"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
21:00etan saldutako behin behineko sarrera kopurua 60.548koa izan da, iazko kopuruaren antzekoa (59.071).
Salmentak goraka jarraitzen du.
Handia, La douleur, Le sens de la fête, El autor eta The Disaster Artist filmen emanaldiak izan dira salduenak Sail Ofizialean. Beste sail batzuetan, Mother!, Call Me By Your Name, Happy End, The Third Murder, The Big Sick, Ex Libris eta 12 jours izan dira salduenak.
Dena den, saio batzuk agortu arren, oraindik ere film hauen hainbat emanalditan sarrerak salgai jarriko dira emanaldiaren egun berean.