Donostia Zinemaldiaren 65. ediziorako sarrerak bi datatan jarriko dira salgai:
Sarrerak beste leku hauetan ere erosi ahal izango dira: Victoria Eugenia Antzokian, Tabakaleran, Príncipe zinema-aretoetan (hilaren 22tik aurrera) eta Trueba eta Antiguo Berri zinema-aretoetan (hilaren 23tik aurrera). Antonio Elorza Belodromoko sarrerak Antonio Elorza Belodromoko lehiatiletan bertan ere izango dira salgai saioak hasi baino bi ordu lehenago.
Saio bakoitzeko gehienez 4 sarrera erosi ahalko ditu pertsona bakoitzak. 7, 20 € balio duten saioetarako 10 sarrera baino gehiago erostean % 25eko deskontua egingo da salmenta-kanal guztietan eta baita leihatilatan ere, baldin eta erosketa bakar batean egiten bada.
Aurten, berritasun gisa, astelehena 11, 9etatik aurrera erosiko diren sarrerak etxean inprimatzeko edo mugikorrean deskargatzeko aukera egongo da. Sortutako Home Ticketarekin leihatilatik pasatu behar izan gabe aretora sartu ahal izango da .
San Telmo Museoko emanaldietarako sarrerek dohainik izango dira eta gonbidapenak Zinemaldi Plazako lehiatilatan jaso beharko dira.
Bestalde, Kutxabanken Gazte Txartela dutenek (K26, K26+, Mastercard/Visa BBK26, Mastercard/Visa BBK26+, Gaztekutxa, Visa Gazte eta Telecaja Joven txartelak) % 50eko deskontuaz gozatu ahal izango dute sarrera bakoitzean, galetan eta abonamenduetan izan ezik. Gainera, 1,00 € bakarrik ordainduko dute euskarazko azpitituluak dituzten filmetarako.
Donostia Kultura Txartela eta Gazte Txartela dutenek %10eko deskontua izango dute 7,20 € balio duten saioetan. Donostia Kultura txartela Zinemaldi Plazako eta Victoria Eugeniako leihatiletan bakarrik erabili ahal izango da, GAZTE-TXARTELA berriz, Zinemaldi Plazako leihatiletan soilik.
Kursaal 1. aretoko Sail Ofizialerako gutxieneko eserleku kopurua gordeko da arratsaldeko eta gaueko saioetarako, emanaldiaren egun bereko 17:00etatik aurrera Kursaal Zentroko leihatiletan.
Donostia Zinemaldian ez ditugu eserlekuak zenbakitzen.
Sarrera erosi eta gero ez da aldaketarik egingo ez eta dirua itzuliko ere, baldin eta Donostia Zinemaldiak ez badu programazioa aldatzen edo saioa bertan behera uzten. Kasu horietan, diru-itzulketa gertakaria izan den aretoko leihatiletan edo Zinemaldi Plazako leihatiletan egingo da.
Saioa hasita badago ezingo da zinema-aretoan sartu.
Zinemaldiko emanaldi guztien informazioa biltzen duen Filmen Gida irailaren 16tik (larunbata) aurrera egongo da salgai 1,50 €-ren truke, leihatilen ondoan dauden Kursaaleko informazio-standetan (irailaren 16tik 21era 9:00etatik 20:00etara eta irailaren 22tik 30era 8:30etatik 22:00etara) eta Okendo plazako standean ere (irailaren 16tik 30era 9:00etatik 20:00etara). Gainera, irailaren 17tik (igandea) aurrera, hiriko eta Gipuzkoako herrietako kiosko nagusietan eta Donostiako Turismoan ere eskuratu ahal izango da.
Programazioari buruzko informazio guztia Zinemaldiaren web gunean egongo da eskuragarri irailaren 16etik aurrera: www.sansebastianfestival.com
Leihatilen ordutegiak, ordaintzeko moduak, deskontu eta sarreren salmenten inguruko xehetasun eta baldintzak www.sansebastianfestival.com webgunean kontsultatu daitezke "Sarreren salmentari buruzko informazioa" atalean eta baita "Filmaz filma gida"ko Eskuratu zure sarrera-n.