"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinemaldiaren bideotekak bertan ikusgai izateko izena eman duten Zinemaldiaren sail guztietako film hautatuak streaming bidez ikusteko aukera jarriko du industriako profesional akreditatuen eskura. Hauek jaialdia bukatu eta hilabetera arte ikusi ahalko dira (2017ko Urriaren 30 arte). Bideotekaren kudeaketa zerbitzua Cinando etxeak ematen duen CinandoVL da. Marché du Film - Festival de Cannes-ek industriako profesionalentzako sortutako plataforma da Cinando.
Bideotekan Espainiako eta Latinoamerikako filmen panorama bat egongo da ikusgai ere bai. Enpresa bakoitzak hiru film erregistratu ahal izango ditu gehienez.
Film luze horiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
Zinemaldiaren bideotekan izena emateko filme bakoitzaren tasa hurrengo da:
Izena emateko epemuga berria 2017ko irailaren 18-a da, astelehena.
Film bat bideotekan izena emateko hurrengo lotura erabili dezakezu.
Harremanetarako: