"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ricardo Daríni Donostia saria emateko galarako sarrerak gaur jarriko dira salgai. Ekitaldia irailaren 26an izango da, asteartean, Kursaalen (programazioa jakitera ematean zehaztuko da zer ordutan). Argentinar antzezleak Donostia Zinemaldiaren ohorezko sari garrantzitsuena jasoko du, eta jarraian Santiago Mitrek idatzi eta zuzendutako La cordillera filma proiektatuko da. Sarrerak salgai daude dagoeneko, Zinemaldiaren web-orriaren bitartez, 35 euroan.
Zinemaldiaren web-orrian, orobat, aurretiaz eskuratu daitezke 65. edizioaren inaugurazio eta amaiera galetarako sarrerak.
Gainerako sarrerak irailean jarriko dira salgai. Lehenik eta behin, Culinary Zinema saileko proiekzioetarako eta dagozkien afarietarako sarrerak eskuratu ahal izango dira; igandean (hilak 17), gainerako sailetarako sarrerak eskuratu ahal izango dira, Interneten, Kursaal Zentroko txarteldegietan (10 sarrera baino gutxiago eta Sail Ofizialeko abonamenduak) eta Zinemaldi Plazako txarteldegietan, Kursaaleko beheko solairuan (10 sarrera edo gehiago erosteko).