"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gaur Donostia Zinemaldiaren kartelak aukeratzeko online lehiaketaren behin betiko finalistak ezagutarazi dira.
Finalistak eta aurkeztutako kartelak lehiaketaren webgunean daude ikusgai: www.sansebastianfestival.com/kartellehiaketa
Aurreko otsailaren 22tik, jarraian adierazitako sailetarako aurkeztutako 1.620 karteletatik, gogokoen dituztenak bozkatzeko aukera izan dute herritarrek: Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Zabaltegi-Tabakalera, Perlak eta Culinary Zinema.
Herritarren bozketa honen bitartez (61.592 boto jaso dira 5.655 erabiltzailerengandik), sail bakoitzetik 10 finalista aukeratu dira. Horiei, antolatzaileek aukeratutakoak gehitu behar zaizkie; horrenbestez, epaimahaiak behin betiko finalista horien artetik aukeratuko ditu irabazleak.
Kartel irabazleak maiatzaren 12an egingo den prentsaurreko batean ezagutaraziko dira (ez maiatzaren 5ean, aurreikusita zegoen moduan), eta Zinemaldiaren web orrian eta lehiaketaren webgune berezian ere iragarriko dira. Egun honetan bertan, kartel ofiziala ere ezagutaraziko da, berau parte hartzera gonbidatutako 10 diseinu estudioek eginiko proposamenen artean aukeratua izan da.
Botoa eman duten parte-hartzaile guztien arteko sari-zozketa maiatzaren 16an egingo da.
Informazio gehiago eta lehiaketaren jarraipena, hemen: www.sansebastianfestival.com/kartellehiaketa