Sartu nire zinemaldira Deskonektatu
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Prentsa > Prentsa zerbitzuak
Prentsa zerbitzuak
 

ORDUTEGIAK

  • Prentsa Bulegoa
    Kursaal Elkargunea - 4. aretoa
    Ordutegia: 9:00etatik  20:00etara
  • Akreditazioak jasotzeko
    Irailaren 21-etik aurrera.
    Kursaal Elkargunea – Akreditazioen mahaia
    Ordutegia: 8:30etik 20:00etara
  • Kutxatilategiak
    Kursaal Elkargunea
    Ordutegia: 9:00etatik 20:00etara
  • TB Klipen informazioa
    Kursaal Elkargunea - 5. aretoa
    Ordutegia: 9:00etatik 20:00etara
  • Erredakzio aretoa
    Kursaal Elkargunea - 6. aretoa
    Ordutegia: 9:00etatik 20:00etara
    Gala egunetan Erredakzio Aretoaren ordutegia luzatu egingo da.
  • Argitalpenen Mahaia
    Kursaal Elkargunea
    Ordutegia: 8:30etik 20:00etara
  • Akreditatuen lehiatila
    Zinemaldi plaza
    Ordutegia: 8:30etik 20:00etara
  • Elkarrizketa Zerbitzua
    María Cristina hotelean -  Zubia aretoa
    Ordutegia: 9:00etatik 20:00etara

 

WHAT'S NEW

  • Akreditatuen lehiatila
    Gonbidapen guztiak –K1eko (arratsalde eta gaua), K2ko, Antiguo Berri, Príncipe eta Trueba zinema-aretoetako, San Telmo Museoko eta Tabakalerako 1 eta 2 aretoetako saioak– Zinemaldi Plazako akreditatuen leihatilan jaso beharko dira, bezperako 8:30etik emanaldiaren eguneko 15:00etara arte; bestela, dagokion zinema-aretoetako txartel-leihatiletan jaso daitezke, saioa hasi baino 10 minutu lehenago, betiere eskuragai dauden sarreren arabera. Inaugurazio-galarako gonbidapenak egunean bertan jarriko dira eskuragai, irailaren 22an, 14:00etatik aurrera.
  • App ofiziala
    iOS eta Androidekin erabil daiteke. App Store eta Google Playn doan deskarga daiteke.
    Instalatuta dagoenean, eman jakinarazpenak jasotzeko baimena. Sartu zure akreditatu-kontuarekin Nire Zinemaldia atalera prentsa akreditatuarentzako mezu espezifikoak jasotzeko: etorrerak, aurreikuspenetako aldaketak, azken orduko albisteak. . Horrez gain, albisteak, filmen fitxak, programazioa, bideoak, irudi-galeriak eta hiriko zerbitzuei buruzko informazio praktikoa aurkituko duzu.
    Movistar+ ek babesten du 65. Zinemaldiko aplikazio ofiziala.
  • EIEcine
    Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketak egun bat gehiago iraungo du aurten, astelehenetik (25) ostiralera arte (29), eta film laburren emanaldiak eta eskola magistralak hartuko ditu barne.
    Film laburren saioetara sartzeko gonbidapena eskatu beharko da akreditatuen leihatilan, Tabakalerako gainerako saioetarako bezala.
    Eskola magistraletara gonbidapen bidez sartu beharko da, eta ahalik eta aurrerapen handienarekin eskatu beharko zaio Prentsa Sailari. Libre dauden eserlekuen araberakoa izango da betiere.
  • The Industry Clubeko sarien prentsaurrekoa
    Lehen aldiz, prentsaurreko batean jakinaraziko dira The Industry Clubeko sariak.
     

 

ZERBITZUAK

  • Kutxatilategiak
    Zinemaldiak kutxatilategien bidez ekoizpen-etxeek emandako sustapen-materiala banatzen du, baita akreditatuentzako bestelako informazio-interesgarria ere.
    Giltza akreditazioa erakutsi ostean ematen da. Zinemaldia amaitzen denean giltza bueltatu egin behar da.
  • Kutxatilategi birtuala
    Webgune ofizialaren barruko gune honetan, ekoizpen-etxeek emandako sustapen-materiala biltzen da (pressbookak, irudiak, audio- eta bideo-klipak), baita galen laburpenak  eta Zinemaldiaren goiburuak ere. Sarrera: "Nire zinemaldia" gunera sartzeko erabiltzaile-kodearen bitartez.
  • TB Klip-en informazioa
    Kutxatilategi birtualaren erabilerari buruzko aholkuak.
  • Elkarrizketak koordinatzea
    Zinemaldiak kudeatzen dituen prentsa-agenteen, filmen eta pertsonen zerrenda Zinemaldiaren webgune ofizialean dago, "prentsa" atalean.
    Zinemaldiak hitzartzen dituen elkarrizketetak hilaren 18tik aurrera eskatu daitezke, "sartu nire zinemaldira" erabiltzaile eta pasahitzarekin sartu ondoren.
  • Erredakzio aretoa
    Erredakzio aretoan jatea, edatea edo telefonoz hitz egitea debekatuta dago.
    Ekipamenduak:
    • Internet konexioa duten ordenagailuak,
    • Posta elektronikoa,
    • Inprimagailuak,
    • Ordenagailu eramangarriak konektatzeko mahaiak,
    • Erreportari grafikoentzako konexio bereziak.
    • Gala egunetan Erredakzio Aretoaren ordutegia luzatu egingo da.
  • Wifi Sarea
    Akreditatuek WiFi sarea dohainik izango dute Kursaal zentroan.
    Erabiltzailea: zinemaldia
    Pasahitza: 2017
  • Zinemaldiaren ekipamendua Maria Cristina Hoteleko 103 suitean telebista-elkarrizketak egiteko
    • DSLR Canon D60 kamera
    • Grabaketa-formatua: Video HD (1920x1080i)
    • Artxiboaren formatua: Mov -H264
    • Secure Digital memoria-txartelak – SD txartelak -
      • Gomendatua 10. klasea – gutxienekoa 6. klasea
      • Gomendatutako gutxieneko edukiera: 8 Gb. (24 minutu)
    • Paparreko hiru mikrofono + audio kableak.
    • Audio estereo hargailuarentzako DXA-SLR egokigailua
    • Shure nahasketa-mahaia
    • Argiak
    • Monitorea

 

KOMUNIKAZIO KANALAK

  • Webgune ofiziala
    Zinemaldiko jarduera guztien inguruko informazio eguneratua: Albisteak, filmak, programazioa, bideoak, irudi-galeriak eta hiriko zerbitzuei buruzko informazio praktikoa biltzen ditu.
  • App Ofiziala
    iOS eta Android-ekin erabil daiteke. App Store eta Google Playn doan deskarga daiteke.
    Akreditatuei app-aren bitartez jakinaraziko zaizkie azken orduko aldaketak eta albisteak. Horretarako "Nire Zinemaldia" atalean sartu beharko dute, erabiltzaile-izena eta pasahitza erabiliz.. Albisteak, filmak, programazioa, bideoak, irudi-galeriak eta hiriko zerbitzuei buruzko informazio praktikoa biltzen ditu.
    Movistar+ ek babesten du 65. Zinemaldiko aplikazio ofiziala
  • Zinemaldia egunkaria
    Donostia Zinemaldiak argitaratutako egunkaria kutxatilategietan, hoteletan eta zinema-aretoetan eskura daiteke.
  • Ohola
    Kursaal zentroko kutxatilategien inguruan daude. Eguneko programazioari buruzko informazio osoa, filmetako taldeak zer ordutan iritsiko diren, prentsa-konferentziak, argazki-saioak, alfonbra gorria, Encuentros TCM Zinemaldia, Horizontes gosariak eta azken orduko jakinarazpenak.

 

JARDUERA OROKORRAK

  • Prentsa-emanaldiak
    Sail Ofizialean, Zuzendari Berriak, Perlak sailean eta Belodromoko hainbat filmetan programatutako emanaldi guztiek prentsarako eta akreditatuentzako emanaldi berezia izango dute, prentsak izango du lehentasuna. Emanaldien aurreikuspen bat akreditatuentzako dokumentazioarekin batera banatuko da, eta egunero baieztatuko dira ohiko kanalen bidez
    Prentsarentzako emanaldien aurreikuspena web-gune ofizialeko "Prentsa" sailean aurki daiteke, berau dokumentazioarekin batera banataku da, eta egunero baieztatuko dira ohilco kanalen bidez.
  • Prentsaurrekoak
    Kursaal Elkarguneko 2. eta 3. aretoak.
    Sartzeko akreditazioa behar da.
    Prentsaurreko aurreikuspenak webgune ofizialeko «Prentsa» atalean.
    Oro har, Sail Ofizialeko Kursaal 1 aretoko prentsa-emanaldien ostean izaten da filmaren prentsaurrekoa, argazki saio baten ondoren.
    Era berean, beste film batzuetako eta atzera begirakoetako prentsaurrekoak ere ematen dira. Ohiko kanalen bidez ematen da haien berri.
    Era berean, aldibereko itzulpen zerbitzua ere eskaintzen da. Entzungailuak prentsaurreko aretoaren sarreran jasotzen dira, akreditazioa entregatuta.
    Webgunean zuzenean eta aldez aurretik grabatuta ikusteko aukera dago.
  • Horizontes gosariak
    Prentsa kluba. Kursaal Elkargunea, 1. aretoa. Egunero 11etan.
    Horizontes gosarietan Zinemaldian parte hartzen duten Horizontes Latinos saileko zinemagileak izaten dira. Egunero emango da haien berri, ohiko kanalen bitartez.
  • Encuentros TCM Zinemaldia
    Victoria Eugenia antzokiko kluba. Egunero 14:00etan.
    Zuzendari Berriak, Perlak eta Zabaltegi-Tabakalera sailetako zuzendariak topaketetan parte hartuko dute. Egunero emango da haien berri, ohiko kanalen bitartez.
  • Amaiera gala
    Akreditatutako prentsak amaiera-gala zuzenean jarrai dezan, 2. eta 3. aretoak gaituko dira. Gala amaitutakoan irabazleak areto horietara joango dira, adierazpenak egiteko. 

 

ERREPORTARI GRAFIKOENTZAKO JARDUERA BEREZIAK

  • Argazki saioak
    Sail Ofizialeko goizetako emanaldien ostean eta prentsaurrekoaren aurretik argazki saioak egingo dira Kursaal jauregiaren terrazetan. Eguraldi ona izanez gero, Kursaaleko terrazetan egiten dira. Bestela, erreportari grafikoek Kursaaleko sarrerara joan behar dute, kokapena erabakitzeko. Gainerako prentsaurrekoen eta filma batzuen aurretik ere antolatzen dira argazki-saioak; ohiko kanalen bidez jakinarazten dira.
  • Guneetarako sarreretan gaitutako tokiak
    Zinemaldiak erreportari grafikoentzako toki bereziak gaitzen ditu Kursaal 1en, Victoria Eugenia antzokiaren Tabakaleraren eta Maria Cristina hotelaren sarreran.
  • Galetarako sarrera
    Inaugurazio, Amaiera eta Donostia saria banatzeko ekitaldietan argazkilariek bakarrik sartu ahal izango dute Kursaal 1 areto barrura, eta honako arauak jarraitu behar dituzte:
    • Eserita egon beharko dute, altxatu gabe, harik eta gala amaitu arte.
    • Ezin da flashik erabili ekitaldian.
    • Aretotik gala amaitutakoan atera behar da.
    • Ezin da irudirik grabatu, formaturen batean emateko.
    Telebistako emankizun-beharrak direla-eta, antolaketak emanaldi horietara sartzeko baimena zer argazkilariri eman aukeratzeko ahalmena izango du.
    Erreportari grafikoek eta telebistako kameralariek Victoria Eugenia antzokiko eta Belodromoko galetara eta aurkezpenetara sartu ahal izango dute, beti antolaketaren jarraibideak betez. Erreportari grafikoek eta telebistako kameralariek aukezpenad dauden best areto guztietara sartzeko baimena dute, betiere autolatzaileen jarraibideak betez.
  • Belodromorako sarrera
    Erreportari grafikoek belodromoko saioetara sartu ahal izango dute aurkezpenetako argazkiak ateratzera, eta haiek amaitutakoan belodromotik atera beharko dute.

 

AKREDITAZIODUNENTZAKO AUTOBUSAK

Hoteletatik Kursaal Zentrorako ibilbidea:

  • 8:15 SAN SEBASTIÁN HOTELA (Zumalakarregi, 20)
  • 8:17 ARÁNZAZU HOTELA (Vitoria-Gasteiz kalea, 1)
  • 8:19 CODINA HOTELA (Zumalakarregi, 21)
  • 8:24 HOTEL COSTA VASCA (Pío Baroja etorbidea, 10, hiriko autobusaren geltokian)
  • 8:30 AMARA PLAZA HOTELA (Pío XII.a plaza. Euskotren autobus-geltokian)
  • 8:45 CENTRO KURSAAL (Zurriola etorbidea, 6. Noctalia dendaren parean)

 

2017ko ZINEMALDIA - DBUS AUTOBUS ZERBITZUA

Donostiako Txartel Turistikoa Kursaal elkarguneko Infoshopen egongo da eskuragarri.

Egunero indartuko dira lineako zerbitzuak eta zerbitzu gehigarriak aterako dira Boulevardetik 0:00etara arte. Hona hemen azken irteerak:

  • L5: Benta Berri (23:00)
  • L9: Egia-Intxaurrondo, (Baratzategi / Zubiaurre) (23:00 – 0:00)
  • L13: Altza (23:00 h – 23:35 h – 0:00)
  • L16: Igeldo (23:00 h - 0:00 h salidas desde Plaza Gipuzkoa)
  • L25: Benta Berri-Añorga (22:46 – 0:00)
  • L26: Amara-Martutene (22:45 – 0:00)
  • L28: Amara-Ospitaleak (23:15)

 

BUHO

Gainera, irailaren 22ko eta 29ko ostiraletan, irailak 23ko eta 30eko, eta larunbatetan, GAU TXORI zerbitzuak jarriko dira auzoetera joateko:

Eguna:

  • Irailak 22 eta 29, osriralak
    • BOULEVARD-etik IRTEERAK B1-B2-B3-B4-B6
      • 1:00 – 2:00 – 3:00
    • BOULEVARD-etik IRTEERAK B8-B9-B10
      • 0:30 – 1:30 – 2:30
  • Irailak 23 eta 30, larunbatak
    • BOULEVARD-etik IRTEERAK B1-B2-B3-B4-B6
      • 0:30 – 1:00 – 1:30 – 2:00 – 2:30 – 3:00 – 3:30 – 4:00
    • BOULEVARD-etik IRTEERAK B8-B9-B10
      • 0:15 – 0:45 – 1:15 – 1:45 – 2:15 – 2:45 – 3:15 – 3:45

Hona hemen Boulevardetik auzoetara irtengo diren GAU TXORI lineak:

  • B1-BENTA BERRI – BERIO – AÑORGA
  • B2-AIETE – BERA BERA
  • B3-EGIA – INTXAURRONDO
  • B4-AMARA – RIBERAS – MARTUTENE
  • B6-ALTZA
  • B8-MIRACONCHA – BENTA BERRI - SEMINARIO
  • B9-AMARA – ERRONDO – PUIO
  • B10-ZUBIAURRE – BIDEBIETA – BUENAVISTA

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea