Europa-Latinoamerika II. Koprodukzio Foroari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero: Industryclub@sansebastianfestival.com
SOPHIE BOURDON
ACEren (Ateliers du Cinéma Européen) arduradun izandakoa da. Egun, nazioarteko zinema industriarentzat lan egiten du freelance gisa hainbat arlotan: lanbide heziketa (professional training), koprodukzioetako aholkularitza, nazioarteko salmentak eta zinema-jaialdietako matchmakinga. Bere helburua Europako produktoreen eta beste kontinente batzuetakoen artean lotura zubiak eraikitzea da.
Hamaika urtez izan da ACErenarduradun eta denbora horretan 200 produktore independente baino gehiagorekin lan egin du proiektuak garatzen. Hona hemen ACEko kideek (batera) ekoitzitako filmetako batzuk: No Man's Land, Magdalene Sisters, Dance with Bashir, Incendies, La Soledad, La Ciénaga, El Custodio eta Gigante. ACEn lan egiten hasi aurretik, besteak beste, nazioarteko saltzaile aritu zen MK2 enpresan,bederatzi urtez.
MANUEL PÉREZ ESTREMERA
Zinema aldizkarietan (Film Ideal, Nuestro Cine) eta kultura aldizkarietan (Cuadernos para el diálogo, Primer Acto) kolaboratzaile gisa hasi zen lanean. TVEren telesail eta programa askotan ere aritu zen kolaboratzaile, eta astean behin ematen zuten Fila 7 zinemari buruzko programaren zuzendari izan zen. 1987tik 1992ra bitartean, erakundearen kanpo-produkzioko zuzendariorde izan zen. Zenbait zuzendaritza lanpostu izan ditu Sogecable taldean; esaterako Magacine programarena eta Canal Plus kateak berak ekoizten zituen programena. Bestalde, Donostia Zinemaldiaren zuzendari izan da bi urtez eta Zuzendaritza Batzordeko kide 1997ra arte.
Kubako San Antonio de los Bañoseko Nazioarteko Zinema eta Telebista Eskolako ekoizpen katedraren arduraduna izan da 1998tik 2000. urtera. Gainera, liburu hauek idatzi ditu: Correspondencia inacabada con Arturo Ripstein, Nuevo Cine Alemán, Nuevo Cine Latinoamericano, eta Problemas del Nuevo Cine.
Berriki, Espainiako Kultura Ministerioko Zinematografia Zuzendaria izan da 2004ko maiatzetik abendura, baita TVEren zuzendari ere 2005etik 2007ra.
FEDERICO VEIROJ
Gizarte Komunikazioan lizentziatua da. Acné (2008)–Cannesko Zinema-Jaialdiko zuzendarien hamabostaldian estreinatu zen 2008an– eta La vida útil (2010) film luzeen ekoizle eta zuzendaria da. Biek ala biek sariak jaso dituzte zinema-jaialdietan, eta hainbat herrialdetan estreinatu dira.
Uruguaiko Zinematekak antolatutako Uruguaiko Nazioarteko Zinema jaialdiaren programazioa osatzen lagundu zuen, eta Espainiako Zinematekan lan egin zuen lau urtez. Gaur egun, Donostia Zinemaldiaren Latinoamerikako ordezkaria da.
EGEDA eskutik, (Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundea)
Donostiako foroari jarraipena emanez eta Canneseko Zinema-jaialdiko Marché du Film ekimenarekin eta Argentinako Zinemaren eta Ikus-entzunezko Erakundearekin (INCAA) sinatutako Forjando Alianzas lankidetza-hitzarmena dela-eta, proiektu hauetako batzuek nazioarteko ibilbidean aurrera egin ahal izango dute; dela Ventana Sur jaialdiko merkatuan, dela Cannesko Producers Network sarearen hurrengo edizioan. Ibilbide horrek nabarmen lagunduko die filmoi nazioartean sustatzen.
Ventana Sur-era joateko honako proiektuak hautatu dituzte: