"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinema eraikitzen Donostia Zinemaldiaren eta Tolosako (Frantzia) Rencontres Cinémas d'Amérique Latine ekitaldiaren arteko ekimena da. Filmatuta egon arren, postprodukzioan arazoak dituzten Hegoamerikako film luzeak bukatzea du helburu. Horretarako, nazioarteko profesional talde baten aurrean aurkeztuko dituzte, filmak haien laguntzarekin amaitu ahal izateko.
Urtean bi data zehazten dira, hain zuzen ere bi zinema jaialdi horien inguruan (Tolosan martxoan eta Donostian irailean). Horrela, postprodukzio garaian bertan behera geratutako fikziozko film luze bitxi eta independenteei aukera ematen zaie zinemaldietan presente egoteko; hots, elkarren osagarri diren Europako bi herrialde horietan zinemako profesionalengandik hurbil. Filmak estreina daitezen eman beharreko urrats guztien ordezkariek baldintza ezin hobeetan ezagutu ahal izango dituzte filmak, proiektuek beren helburua lor dezaten ezinbesteko bultzada emateko. Profesionalekin eta erakundeekin trukean aritzeko gunea proposatzen dugu, ikusleengana heltzeko ezinbesteko pausoa baita hori.
Filmen postprodukzioan parte har dezaketen zinemako profesionalak inplikatuz, enpresa banatzaile eta zabaltzaileak eskaintza zabaltzera bultzatuz, eta oraindik baztertuta dauden kontinente zinematografikoei lekua eginez, Donostiako eta Tolosako zinema jaialdiek kultura aniztasuna elkartasun eta lankidetza kutsuz, pragmatismoz eta eraginkortasunez bultzatzea dute helburu.
Zinema Eraikitzen sailak honako hauen babes ezinbestekoa jaso du: Agencia española de cooperación para el desarrollo (AECID), Best Digital, Casa de América, CSF (Cine sin fronteras), Dolby, Imasblue, Kodak (división de cine profesional), Mediamundus, Nephilim producciones, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Technicolor Entertainment Services Spain, Vertigo Films eta Ateliers du cinéma européen (ACE), Caisse centrale d’action sociale (CCAS), Centre national du cinéma et de l`image animée (CNC), CINÉ+, Cinéfondation, Confédération internationale des cinémas d’art et essai (CICAE), Conseil général de la Haute Garonne, Conseil régional Midi-Pyrénées, CROUS de Toulouse, École supérieure d’audio visuel (ESAV), EP2C - Postproduction training programme, Europa Distribution, FNAC, Instituto Cervantes, Mactari, Mairie de Toulouse, Marché du film, Signis y TitraTVS-en laguntzarekin.
Berriak: