Hunger filmak Ipar Irlandako segurtasun handiko Maze espetxeko bizitza nolakoa den erakusten digu 1981eko jazoeren bitartez. Urte horretan matxinada gertatu zen lehenik, eta preso errepublikarrentzat estatus berezia lortzeko IRAren gose greba ondoren, Bobby Sands buru zuela. Hamar hildako izan ziren horren guztiaren ondorioa. Horixe izango da Davey Gillen, preso sartu berriak aurkituko duen egoera espetxera iristean; han, Gerry Campbell, espetxeko gogortasunari ohituago dagoen beteranoaren gelan jarriko dute. Bertako bizitza ez da atsegina zaindarientzat ere; horien artean dago Raymond Lohan, matxinadaren biktimetako bat. Bitartean, aita Dominic Moran Bobby Sands gose greba egin ez dezan konbentzitzen saiatuko da.
Steve McQueen
Steve McQueen Londresen jaio zen 1969an eta artista britainiar garrantzitsuenetakoa da. Chelsea School of Art eta Goldsmiths Collegen ikasi zuen New Yorkeko Tisch School of the Arts-en ikastaro bat egin aurretik. Bere lanak munduko museo eta galeria garrantzitsuenetan erakutsi dituzte. 1999an Turner sari entzutetsua jaso zuen eta 2002an Britainiar Inperioaren Ordena. Hunger da zuzendari eta gidoilari gisa egin duen lehen film luzea eta Canneseko azken edizioko Un Certain Regard saileko Caméra d'Or saria jaso du.
Zuzendaria:
Steve McQueen
Gidoia:
Enda Walsh, Steve McQueen
Ekoizpena::
Laura Hastings-Smith, Robin GutchBlast! Films Production c/o Icon Entertainment InternationalSolar House, 915 High RoadNorth Finchley, London N12 8QJTel 44 208 492 6300Fax 44 208 492 6301isabelle@icon-entertainment.co.uk
Koprodukzioa:
Film4/Northern Ireland Screen/The Broadcasting Commission of Ireland/The Wales Creative IP Fund
Argazkia:
Sean Bobbitt
Muntaketa:
Joe Walker
Musika:
David Holmes, Leo Abrahams
Antzezleak:
Michael Fassbender, Liam Cunningham, Liam McMahon, Stuart Graham, Brian Milligan
Salmentak:
Icon Entertainment International
Iraupena:
96 m.