Regina, Copacabanako poliziarekin elkarlanean auzoko zelatari gisa aritzen den 65 urteko emakume bakartiak kalearen bestaldeko eraikinean gertatu den hilketa baten lekuko izan dela uste du. Regina susmagarriarekin endredatuko da arriskutsu izan litekeen gertakari-segida batean, eta ondorioz, bere bizitzari buruzko gogoeta egitera behartuta ikusiko du bere burua.
Marcos Bernstein
Rio de Janeiro, 1970. Zuzenbidean lizentziatu, baina 1992an zine-munduan sartu zen Walter Sallesen ekoiztetxeko zuzendaritza eta ekoizpen laguntzaile gisa. Gero gidoilaritzari helduko zion buru-belarri. Azken urteotan, dokumental eta film ugaritan aritu izan da, esaterako, Terra estrangeira (1995), Zabaltegin aurkeztua, eta Central do Brasil (Brasilgo Geltoki Nagusia, 1998), biak ala biak Walter Sallesenak. Honez gain, A era dos campeoes dokumentala idatzi eta zuzendu du Cesario Mello Francorekin batera, Brasilgo automobilismo-txapeldunei buruzkoa. O outro lado da rua da bere lehen luzea.
Zuzendaria:
Marcos Bernstein
Gidoia:
Mélanie Dimantas, Marcos Bernstein
Ekoizpena::
Katia Machado, Marcos BernsteinPassaro FilmsRua Paulo Cesar de Andrade 106 - 402Laranjeiras, Rio de Janeiro 22221-090Tel 55 21 2225 4979passaro@attglobal.net
Argazkia:
Toca Seabra
Muntaketa:
Marcelo Moraes
Musika:
Guilherme Bernstein Seixas
Antzezleak:
Fernanda Montenegro, Raul Cortez, Laura Cardoso, Luiz Carlos Persy, Eliana César
Salmentak:
Films Distribution6, rue de l’École de Médecine75006 ParisTel 33 1 53 10 33 99Fax 33 1 53 10 33 98info@filmsdistribution.com
Iraupena:
99 m.
HORIZONTES SARIA Bi aipamen berezi ematea erabaki du: FERNANDA MONTENEGRO eta DAMIAN ALCAZAR aktoreei, “O OUTRO LADO DA RUA” (Brasil) eta “CRÓNICAS” (Ekuador) pelikuletako beren antzezpen sentikorrengatik.