ZUZENDARIAREN BLOGA José Luis Rebordinosek bere lanaz, Zinemaldiaz, zinemagintzaren egoeraz eta bizitzaren beste hainbat arloz hitz egingo digu.
ZINEMALDIAREN BLOGA Zinemaldiaren Aukeraketa Batzordeko hiru kideen iritziak eta iruzkinak, eta haiekin solasean aritzeko aukera: Quim Casas, Roberto Cueto, Jose Ángel Herrero-Velarde.
60. edizioan parte hartuko duten filmetarako gaur arte berretsitako Prentsa Agenteak.
Prentsarako emanaldien zerrenda osoa.
Prentsaurreko eta argazki saioen behin-behineko ordutegiak.
60. edizioan akreditatutakoen zerrenda. Akreditatuentzako eskuragarria bakarrik
DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA Aurten Zinemaldia 60. ediziora helduko da, 1953ko irailaren 21ean jaio zeneko gogo bizi berberaz helduko ere, sorrera hartatik etenaldirik jasan gabe gainera.. [+]
Akreditatzeko izapideak egiteko azken eguna: irailaren 1a
Industry Cluben akreditazioa zinema-industriako profesionalentzat da, eta Zinemaldiak antolatzen dituen industria-jarduera guztietarako sarbidea ematen du.
Eskaerak
Eskaera enpresako paper ofizialean egin behar da, akreditatu beharreko pertsonen izen-deiturekin, eta honekin batera, enpresaren datu guztiak eta zinemaldira bertaratu izanaren beharrak edo interesak (erosten/banatzen dituzun pelikula-motak, zein konpainiekin interesatzen zaizun harremanetan jartzea...) barne dituen txosten informatiboa.
Eskaerak e-mail bidez irailaren 1a baino lehen bidali behar dira:
Gonbidatuen Kudeaketa Departamentua
invitados@sansebastianfestival.com
Teléfono: +34 943 481212
fax: +34 943 481218Posta helbidea:
Donostia Zinemaldia
397 Posta-kutxa
20080 Donostia
Behin akreditatzeko izapideak egin ondoren, Gonbidatuen Kudeaketa Departamentua zurekin harremanetan jarriko da.
Ez zalantzarik izan gurekin harremanetan jartzeko informazio gehiago behar izan ezkero.
IZEN-EMATE KUOTA: 70 EURO





