Web gune ofiziala Euskaraz | castellano | english | contacto Kontaktuak
facebook twitter flickr rss boletines
61 edición


Donostia 2016 Portada


Akreditazioak
Hemen zaude: Lehen orrialdea › Akreditazioak › Prentsa
Artxiboa
Argazki laburpena    • Donostia Sariak    • Sariak    • Epaimahaia    • Sailak eta filmeak    • Kartelak    • Egunez eguneko argazkiak   
Prentsa
Akreditazioak

EPEA

Akreditatzeko izapideak egiteko azken eguna: irailaren 1a


BETEBEHARRAK ETA DOKUMENTAZIOA


1) ESKAERA BERRIAK: acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com

Zinemaldira etortzen zaren aurrenekoa aldia bada edo zenbait urtez etorri gabe izan bazara, hauxe duzu bidali beharreko dokumentazioa lanean diharduzun komunikabide motaren arabera:

  • Prentsa agentzia

Zinemaldiaren berri emateko aukeratzen zaituen gutuna agentziaren zuzendariak edo erredaktore-buruak izenpetuta, aurreikusitako lan-asmoari buruz ahalik eta xehetasun gehienak emanez eta zuengandik informazioa jasotzen duten komunikabideen zerrenda zehaztuz.

Komunikabide ezberdinetan zinearen inguruan oraintsu argitaratu duzun materialaren langinen bat.

Izenpetuta argitaratu berri duzun lanen baten erakusgarria, bai beste zinemaldi baten inguruan, nahiz beste alderdi zinematografiko edo kulturalei buruzkoa.

  • Prentsa idatzia

Zinemaldiaren berri emateko aukeratzen zaituen argitalpenaren zuzendariaren edo erredaktore-buruaren gutuna, aurreikusitako lan-asmoari buruz ahalik eta xehetasun gehienak emanez (adb. zinemaldiaren kronika orokorra, elkarrizketak, filmeei buruzko aipamenak, etab.).

Lan egiten duzun argitalpenaren duela gutxiko ale bat, zuk izenpetutako lanen bat dakarrena (artikuluak edo argazkiak).

  • Prentsa elektronikoa

Zinemaldiaren berri emateko aukeratzen zaituen argitalpenaren zuzendariaren edo erredaktore-buruaren gutuna, aurreikusitako lan-asmoari buruz ahalik eta xehetasun gehienak emanez, eta zure web-orriari nahiz URLari buruzko informazioa zehaztuz.

Izenpetuta argitaratu berri duzun lanen baten erakusgarria, bai beste zinemaldi baten inguruan, nahiz beste alderdi zinematografiko edo kulturalei buruzkoa.

  • Irrati eta telebista

Zinemaldiaren berri emateko aukeratzen zaituen komunikabidearen zuzendariaren edo erredaktore-buruaren gutuna, aurreikusitako lan-asmoari buruz ahalik eta xehetasun gehienak emanez, saioaren izena aipatzeaz ahaztu gabe.

Zure partaidetzarekin egindako saio horietako baten kopia bat.

  • Freelance

Zinemaldiaren berri emateko kolaboratzaile gisa aukeratzen zaituen komunikabide baten zuzendariaren edo erredaktore-buruaren gutuna, zure erreportaia argitaratzeko/emititzeko asmoa duela adieraziz, aurreikusitako lan-asmoari buruz ahalik eta xehetasun gehienak emanez (adb. zinemaldiaren kronika orokorra, elkarrizketak, filmeei buruzko aipamenak, etab.).

Argitalpen/saio horren duela gutxiko kopia bat, beronen zabalkundeari buruzko informazioa adieraziz.

Izenpetuta argitaratu/emititu berri dituzun hiru lanen erakusgarria, bai beste zinemaldi baten inguruan, nahiz beste alderdi zinematografiko edo kulturalei buruzkoak.

Kolaboratu ohi duzun komunikabideen zerrenda.

2) BERRITZEAK: acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com 

Ez dira automatikoak: ESKATU EGIN BEHAR DIRA eta 2011ean Zinemaldian egindako lanaren kopia bidali.

Joan den urtean Zinemaldira akreditatuta etorri bazinen eta aurten ere berriz etorri nahi baduzu, zure komunikabideko zuzendariak edo erredakzio-buruak lan horretarako izendatzen zaituen eskaera sinatuta bidali beharko digu.


Gogoan izan 2011ean Zinemaldian egindako lanak bidaltzea nahitaezko baldintza dela akreditazioa berritzeko. Behin komunikabidearen eskaera formala jaso eta zure lana gure artxiboetan daukagunean, dagokizun akreditazio-formularioa helaraziko dizugu, berau bete eta zure argazki batekin batera itzul diezaguzun.

Oso garrantzitsua: urteko lan guztiak Prentsa Departamentura MARTXOAREN 1a BAINO LEHEN bidali beharko dira. Data horren ondotik jasotako lanek ez dute baliorik izango akreditazioa berritzeko.



3) IZAPIDEAK

Lehenengo aldiz prentsako akreditazioen izapide prozesua online egingo da.

Aurreko atalean (betebeharrak eta dokumentazioa) eskatzen den dokumentazioa bidali ondoren, zure eskaera onartua bada, e-mail bat jasoko duzu gure webgunearen bitartez, formularioa betetzeko azalpenekin.



4) IZEN-EMATE KUOTA: 40 euro


KONTAKTUA

Informazio gehiagorako jar zaitez harremanetan gurekin dudarik egin gabe. Datorren Donostiako Zinemaldian akreditatutako prentsaren artean izango zarela atseginez espero dugu.

Prentsa departamentuarekin harremanetan jartzeko

Prentsa Espainiarrerako Arduraduna:
Koro Santesteban.
prensa@sansebastianfestival.com
 
 
Atzerriko Prentsarako Arduraduna:
Gemma Beltrán.
press@sansebastianfestival.com

 

Akreditazioak:

 

acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com

 

 

     Donostia Zinemaldia
     Posta Kutxatila 397
     20080 Donostia-San Sebastián
     Telefonoa: + 34 943 481212
     Fax: + 34 943 481232

 

Documento sin título
   

http://www.turismoa.euskadi.net

Babesle ofiziala:
Babesle ofiziala | Patrocinador oficial: TVEGas Natural Fenosa TVE
Laguntzaile Ofizialak:
Kolaboratzaile ofiziala | Colaborador oficial AUDI – Colaborador Oficial y Vehículo Oficial Kutxa
Instituzio Kideak:
Instituzio Kideak | Instituciones socias Ministerio de Cultura Gobierno Vasco Diputación Foral de Guipuzkoa Ayuntamiento de San Sebastian


© Festival Internacional de cine de Donostia-San Sebastián - Desarrollado por: Yo Miento Producciones