Web gune ofiziala Euskaraz | castellano | english | contacto Kontaktuak
facebook twitter flickr rss boletines
61 edición


Donostia 2016 Portada


The Industry Club
Hemen zaude: Lehen orrialdea › The Industry Club › EFPk eta Donostia Zinemaldiak bat egin dute «European Distributors: Up Next!» ekimena antolatzeko irailaren 26an
Artxiboa
Argazki laburpena    • Donostia Sariak    • Sariak    • Epaimahaia    • Sailak eta filmeak    • Kartelak    • Videoak    • Zinamldiaren Egunkaria    • Egunez eguneko argazkiak   
EFPk eta Donostia Zinemaldiak bat egin dute «European Distributors: Up Next!» ekimena antolatzeko irailaren 26an
Nazioartean Europako filmen banaketa bultzatzeko ekimen berria:
2008 / 08 / 25

Europako herrialdeetako filmen banaketa areagotzeko asmoz, European Film Promotion (EFP) erakundeak eta Donostia Zinemaldiak ekimen berria egingo dute irailaren 26an, Zinemaldiaren barruan: «European Distributors:  Up Next!». Lehen edizioan, erdialdeko eta ekialdeko Europako herrialdeetako banatzaileek hartuko dute parte. EFPko kideek eta Donostia Zinemaldiak etorkizun oparoa duten Europako hamar banatzaile gazte gonbidatuko dituzte Zinemaldira, filmak Europan banatzeko aukerak aztertzeko.  

Izan ere, Europako film gehienak beren herrialdeetan soilik ematen dituzte eta ez dira kanpora banatzen. Donostia Zinemaldiaren markoan, «European Distributors: Up Next!» ekimenaren eta Zinemaldiko Sales Officeren bidez, banatzaileei sareak osatzeko aukerak eta beren arduretarako plataforma emango zaizkie.

Gainera, Europar Batasunaren eta haren herrialde-kideen MEDIA programaren laguntza finantzarioa jasoko dute. Bestalde, nazioarteko Variety aldizkari espezializatuak ekimenera gonbidatutako banatzaileak nabarmenduko ditu, eta zinema independenteari egiten dioten ekarpena azalduko du.

Are gehiago, «European Distributors: Up Next» ekimenak bat egingo du Europa Distributionek Donostian antolatutako ekintzekin.  «Oso pozik gaude Donostia Zinemaldia ospetsuarekin bat egiteaz, Europako banatzaile independente ausartei laguntza-programa bat emateko», adierazi du Renate Rosek, EFPren zuzendari nagusiak: «EFPk hainbat urtetan merkatua behatu du, eta banaketaren arazo konponezinari ekimen berri baten bidez aurre egiteko beharra antzeman zuen.»  EFPren azken programak, «Picture Europe! The Best of European Cinema» izenekoak ere, gai berbera aztertu zuen.

Mikel Olaziregi Donostia Zinemaldiaren zuzendaria ere pozik dago ekimen bateratuagatik.  «Donostia Zinemaldiak betidanik babestu du Europako zinema.Guretzat aukera oso ona da EFPrekin batera Europako filmak Europan zirkulatzea helburu duen ekimena antolatzea, eta erdialdeko eta ekialdeko Europako banatzaile berrien, agenteen eta ekoizleen arteko sareak sortzen laguntzea.
 

 

2008ko "European Distributors: Up Next2 ekimeneko partaideak

Herrialdea

Ordezkaria Enpresa

Bulgaria

Stefan Kitanov Art Fest/ RFF International
Errumania Stefan Bradea Transilvania Film
Eslovakia Michal Drobny Continental Film
Eslovenia Nataša Bučar Cankarjev dom
Estonia Katrin Rajasaare AS Tallinnfilm / Kino Sõpru
Hungaria Rita Linda Potyondi  Cirko Film - Maskepp Alapitvany
Letonia Oskars Killo Acme Film
Lituania  Greta Akcijonaite Cinema Center SKALVIJA
Polonia Jakub Duszynski  Gutek Film
Txekiar Errepublika Premysl Martinek Film Distribution Artcam

Ekimenarekin bat egin duten EFPko kideak ondokoak dira:
National Film Center Bulgaria, Czech Film Center, Baltic Films, Magyar Filmunió, Polish Film Institute, Romanian Film Promotion, Slovak Film Institute, Slovenian Film Fund.

Harremanetarako

 

EFPk Europar Batasuneko eta horren erakunde-kideen MEDIA programaren babesa du.Gainera, promozio-ekintzak eta harreman publikoak Centre National de la Cinématographie-k (CNC) babesten ditu.Bestalde, «European Distributors: Up Next!» ekimenak Donostia Zinemaldiaren eta Variety aldizkariaren laguntza du.Hanburgoko bulegoak Alemaniako Gobernu Federalaren Kulturarako eta Hedabideetarako Ordezkaritzaren eta Hanburgoko Udalaren Kultura Sailaren laguntza ekonomikoa jasotzen du.

 

2008ko abuztuaren 25a

 


The Industry Club babesleak:
Ondorengoaren babesarekin:
Media
Media Partner:

The Industry Club


AURREKO EDIZIOAK
Documento sin título
   

http://www.turismoa.euskadi.net

Babesle ofiziala:
Babesle ofiziala | Patrocinador oficial: TVEGas Natural Fenosa TVE
Laguntzaile Ofizialak:
Kolaboratzaile ofiziala | Colaborador oficial AUDI – Colaborador Oficial y Vehículo Oficial Kutxa
Instituzio Kideak:
Instituzio Kideak | Instituciones socias Ministerio de Cultura Gobierno Vasco Diputación Foral de Guipuzkoa Ayuntamiento de San Sebastian


© Festival Internacional de cine de Donostia-San Sebastián - Desarrollado por: Yo Miento Producciones