ORDUTEGIAK
ZERBITZUAK
Zinemaldiak kutxatilategien bidez ekoizpen-etxeek emandako sustapen-materiala banatzen du, baita akreditatuentzako bestelako informazio-interesgarria ere.
Giltza akreditazioa erakutsi ostean ematen da. Zinemaldia amaitzen denean giltza bueltatu egin behar da.
Webgune ofizialaren barruko gune honetan, ekoizpen-etxeek emandako sustapen-materiala biltzen da (pressbookak, irudiak, audio- eta bideo-klipak), baita galen laburpenak eta Zinemaldiaren goiburuak ere.
Sarrera: Zinemaldiak webguneko gune mugatura sartzeko emandako pasahitzarekin.
Programatutako filmetatik eskuragarri dauden zatiak aldi baterako maileguan ematea, telebista-kateentzat eta online komunikabideentzat. Kopiak kazetariaren kontu.
Inaugurazio- eta amaiera-galen laburpenak banatzen dira, baita Euskal Zinemaren Galakoa, Donostia saria banatzeko ekitaldikoa edota Zinemaldiaren goiburua ere. Horretarako, aldez aurretik eskaera egin behar da.
Zinemaldiak kudeatzen dituen prentsa-agenteen, filmen eta pertsonen zerrenda Zinemaldiaren webgune ofizialean dago: http://www.sansebastianfestival.com/eu/agentes.php.
Zinemaldiak hitzartzen dituen elkarrizketetarako, ingeleseko eta frantseseko itzultzaileak bideratuko dira, aldez aurretik eskaera eginda.
Ekipamenduak:
- Internet konexioa duten ordenagailuak,
- Posta elektronikoa,
- Inprimagailuak,
- Ordenagailu eramangarriak konektatzeko mahaiak,
- Erreportari grafikoentzako konexio bereziak.
Gala egunetan Erredakzio Aretoaren ordutegia luzatu egingo da.
Akreditatuek WiFi sarea dohainik izango dute Kursaal zentroan.
Erabiltzailea: zinemaldia
Pasahitza: 2012
Horrez gain, Donostiako hainbat hotelek ere WiFi sarea dohainik izango dute bertan ostatu hartu duten Zinemaldiko akreditatuentzat. Mesedez, kontsulta ezazu ostatu hartu duzun hotelean.
KOMUNIKAZIO KANALAK
Zinemaldiko jarduera guztiei buruzko informazio eguneratua.
Programazioa, prentsaurrekoen aurreikuspena eta bestelako informazio interesgarria aurkituko dituzu www.sansebastianfestival.com webgunean.
Donostia Zinemaldiak argitaratutako egunkaria kutxatilategietan, hoteletan eta zinema-aretoetan eskura daiteke.
Kursaal zentroko kutxatilategien inguruan daude. Eguneko programazioari buruzko informazio osoa, filmetako taldeak zer ordutan iritsiko diren, prentsa-konferentziak, argazki-saioak, Zuzendari Berriak eta Zabaltegiko topaketak, Horizontes gosariak eta azken orduko jakinarazpenak.
SMS: Alertak eguneko ordezkaritzak zer ordutan iritsiko diren, aurreikuspenetako aldaketak edota azken orduko oharrak.
Izen-ematea: bost euro, prentsa bulegoan.
JARDUERA OROKORRAK
Sail Ofizialean, Zuzendari Berriak eta Zabaltegi zein Horizontes Latinos sailetan programatutako emanaldi guztiek prentsarako eta akreditatuentzako emanaldi berezia izango dute. Emanaldien aurreikuspen bat akreditatuentzako dokumentazioarekin batera banatuko da, eta egunero baieztatuko dira emanaldiak webgune ofizialean, kutxatilategian, oholean eta Zinemaldia egunkarian.
Kursaal Elkarguneko 2. eta 3. aretoak.
Prentsaurreko aurreikuspenak webgune ofizialeko «Prentsa» atalean.
Oro har, Sail Ofizialeko Kursaal 1 aretoko goizeko emanaldien ostean izaten da filmaren prentsaurrekoa, argazki saio baten ondoren.
Era berean, beste film batzuetako eta atzera begirakoetako prentsaurrekoak ere ematen dira. Ohiko kanalen bidez ematen da haien berri.
Era berean, aldibereko itzulpen zerbitzua ere eskaintzen da. Entzungailuak prentsaurreko aretoaren sarreran jasotzen dira, akreditazioa entregatuta.
Prentsaurrekoetako audioa digitalizatu egiten da, eta prentsaren esku ipintzen da webgune ofizialean. Bertan, halaber, prentsaurrekoa geroratuta ematen da.
Prentsa kluba. Kursaal Elkargunea, 1. aretoa. Egunero 11etan.
Horizontes gosarietan Zinemaldian parte hartzen duten Horizontes Latinos saileko zinemagileak izaten dira. Egunero emango da haien berri, ohiko kanalen bitartez.
Victoria Eugenia antzokiko kluba. Egunero 14:00etan.
Zuzendari Berriak eta Zabaltegi topaketetan Zinemaldiaren sail horretan parte hartzen duten zinemagileak izango dira. Egunero emango da haien berri, ohiko kanalen bitartez.
Akreditatutako prentsak amaiera-gala zuzenean jarrai dezan, 2. eta 3. aretoak gaituko dira. Gala amaitutakoan irabazleak areto horietara joango dira, elkarrizketak egiteko. Erredakzio Aretoaren ordutegia luzatu egingo da, prentsak lan egin ahal izan dezan.
Gala zuzenenan emango da La 2 katean 20:30etan.
ERREPORTARI GRAFIKOENTZAKO JARDUERA BEREZIAK
Sail Ofizialeko goizetako emanaldien ostean eta prentsaurrekoaren aurretik argazki saioak egingo dira Kursaal jauregiaren terrazetan. Tokia aldatuz gero, jakinaraziko dugu.
Gainerako prentsaurrekoen aurretik ere antolatzen dira argazki-saioak.
Zinemaldiak erreportari grafikoentzako toki bereziak gaitzen ditu Kursaal 1en, Victoria Eugenia antzokiaren eta Maria Cristina hotelaren sarreran.
Erreportari grafikoek belodromoko saioetara sartu ahal izango dute aurkezpenetako argazkiak ateratzera, eta haiek amaitutakoan belodromotik atera beharko dute.
