Web gune ofiziala Euskaraz | castellano | english | contacto Kontaktuak
facebook twitter flickr rss boletines
61 edición


Donostia 2016 Portada


Sailak eta filmak
Hemen zaude: Lehen orrialdea › Sailak eta filmak › Big Friday
Artxiboa
Donostia Sariak    • Sariak    • Epaimahaia    • Sailak eta filmeak    • Kartelak    • Egunez eguneko argazkiak   
Big Friday
Big Friday

‘BIG FRIDAY’, akzioz, abenturaz eta adrenalinaz beteriko hitzordu bikoitza Antonio Elorza Belodromoan

Donostia Zinemaldiaren 60. edizioan "The Art of Fight 3D" filmaren nazioarteko estreinaldia eta "Storm Surfers 3D" filmaren Europako estreinaldia egingo da. Adierazitako bi lan bikainek akzio-kirolen zinemagintzan aurretik inoiz erabili ez ziren ekoizpen estandarrak ikusteko aukera emango digute.

«Big Friday» Donostia Zinemaldiaren ekimen berria da, eta Red Bull Media House ditu laguntzaile eta Wanda Vision eta Quiksilver babesle. Ekimen honen bidez, Zinemaldiak akzio-kirolei eta abenturari buruzko filmak eta aire librean eginikoak urrats bat gorago ipini nahi ditu. Genero gero eta ezagunago honetako zinemagileei eta protagonistei plataforma bat eskaintzeko asmoz, «Big Friday» ekimenak publiko zabalagoari helaraziko dio genero berezi hau. Eta, aldi berean, surfean eta snowboardean aritzen direnei aukera paregabea emango die filmak Europako pantaila handienetako batean ikusteko.

Bi filmok irailaren 28an emango dituzte, ostirala, 19:30ean, Antonio Elorza belodromoan.


STORM SURFERS 3D (EKAITZETAKO SURFLARIAK)
Christopher Nelius, Justin McMillan (AUSTRALIA-AUSTRIA)

Europako estreinaldia
Australian ekoitzitako filma da. Justin McMillan eta Christopher Nelius ditu zuzendari, eta Ross Clarke-Jones eta Tom Carroll surflarien asmo handiko proiektua pantailaratzen du: Australiako olatu handienetan surfean aritzea. Dokumental zoragarri honetan, bi surflari mitikoon laguntzaz hainbat paraje harrigarritan murgilduko gara, helburu bakar batekin: Australiak eskaintzen dituen olatu izugarrienetan surfean aritzea eta abentura hiru dimentsiotan grabatzea. Informazio gehiago stormsurfers.com.au


The Art of Flight 3D
Curt Morgan (AEB)

Munduko estreinaldia
Curt Morganek zuzendutako eta Brain Farm eta Red Bull Media House etxeek ekoitzitako filma, snowboardari buruz inoiz egin den dokumental anbiziotsuena da. Donostia Zinemaldia oso harro dago 2011ko estreinaldian aurreikuspen guztiak gainditu zituen maisulan bisual hau hiru dimentsiotan aurkezteaz. Travis Ricek eta bere lagunek mendiak eskaintzen dituen aukerak birdefinituko dituzte. Murgil zaitez zinema-esperientzia honetan Brain Farm etxeak zinemagintzako teknologia gero eta aurreratuagoari eta snowboardaren maisu hauei esker grabatu dituen kulturaren, naturaren eta paisaien edertasun harrigarriaren bitartez. Informazio gehiago artofflightmovie.com




Documento sin título
   

http://www.turismoa.euskadi.net

Babesle ofiziala:
Babesle ofiziala | Patrocinador oficial: TVEGas Natural Fenosa TVE
Laguntzaile Ofizialak:
Kolaboratzaile ofiziala | Colaborador oficial AUDI – Colaborador Oficial y Vehículo Oficial Kutxa
Instituzio Kideak:
Instituzio Kideak | Instituciones socias Ministerio de Cultura Gobierno Vasco Diputación Foral de Guipuzkoa Ayuntamiento de San Sebastian


© Festival Internacional de cine de Donostia-San Sebastián - Desarrollado por: Yo Miento Producciones