ZUZENDARIAREN BLOGA José Luis Rebordinosek bere lanaz, Zinemaldiaz, zinemagintzaren egoeraz eta bizitzaren beste hainbat arloz hitz egingo digu.
ZINEMALDIAREN BLOGA Zinemaldiaren Aukeraketa Batzordeko hiru kideen iritziak eta iruzkinak, eta haiekin solasean aritzeko aukera: Quim Casas, Roberto Cueto, Jose Ángel Herrero-Velarde.
60. edizioan parte hartuko duten filmetarako gaur arte berretsitako Prentsa Agenteak.
Prentsarako emanaldien zerrenda osoa.
Prentsaurreko eta argazki saioen behin-behineko ordutegiak.
60. edizioan akreditatutakoen zerrenda. Akreditatuentzako eskuragarria bakarrik
DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA Aurten Zinemaldia 60. ediziora helduko da, 1953ko irailaren 21ean jaio zeneko gogo bizi berberaz helduko ere, sorrera hartatik etenaldirik jasan gabe gainera.. [+]
Mundu zabaleko zinema eskoletatik etorritako ikasleen topaketa bat da. Ikasle hauen lanak aurrez aukeratuak izan dira, euren laburmetraiekin proiekziotan parte hartzeko baita hitzaldi eta industriako profesionalek prestatzen dituzten master classetan jarduteko ere. Aurkeztutako laburmetraien lehiaketa bat ere antolatzen da eta ikasleak izen handiko zinemagile batek zuzenduta, Panavision Sariaren eta Freak Agentzia Sariaren film irabazlea hautatuko dute. Epaimahaikideek gainera, Canneseko Zinemaldiko Short Film Cornerrean parte hartzerik izango duten hiru zuzendarien izenak aukeratuko dituzte.
Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa, Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren laguntzarekin antolatzen da. Gainera, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren babesa du eta Panavision eta Short Film Corner ditu laguntzailetzat.
2012ko izen emate epea bukatuta.
Berriak






