Euskal zinemari eskainitako saila da eta Donostia Zinemaldiak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak antolatzen dute, Serbitzu Elkartearen eta EITBren babesletzarekin, eta EPEren eta IBAIAren lankidetzarekin.
Zinemira Estreinaldiak Nagusiki euskal ekoizpenekoak diren lanen munduko estreinaldien aukeraketa.
Zinemira Panorama Urteko euskal zinema onenaren erakusgarri da, eta Espainian estreinatuta dauden edota beste jaialdi batzuetan parte hartu duten lanek osatzen dute. Zinemaldiak plataforma bikaina eskaintzen die nazioartean hedatzeko aukera izan dezaten.
Zinemira Kimuak Kimuak programako euskal film laburren aukeraketa bat da. Jakina denez, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren eta Euskadiko Filmategiaren ekimena da.
Sail hau Zinemaldiak akreditatutako zinema-industriako profesionalei mugatuta dago.
Zinemira Saria
Aurten Michel Gaztambide gidoilariak jaso zuen Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA ekoizleen elkarteek euskal zinemagintzako pertsona ospetsu baten ibilbidea saritzeko ematen duten Zinemira Saria. Gaztambidek Julio Medem (Vacas, 1992) eta Enrique Urbizu (La caja 507, 2002, La vida mancha, 2003, No habrá paz para los malvados, 2011) zuzendariekin egin du lan gidoilari gisa, eta Chatarra (Félix Rotaeta, 1991), Santa Cruz, el cura guerrillero (José María Tuduri, 1991), Un poco de chocolate (Aitzol Aramaio, 2008) eta El idioma imposible (Rodrigo Rodero, 2010) lanen gidoiak ere bereak dira. Egin duen lanik berriena Iñaki Elizalderen Baztan filmaren gidoia da. Filma Zinemaldiaren edizio honetako Zabaltegi Bereziak sailean aurkeztuko dute. Zinemira Saria entregatzeko ekitaldia irailaren 23an izan zen, Bataplan dantzalekuan egin zen Euskal Zinemaren Festaren barruan.