Sail ireki eta heterogeneoa da, urtean egindako zinemarik nabarmen eta zirraragarriena eskaintzea asmo duena.
Zabaltegi bi zati ezberdinetan dago egituratuta:
Zabaltegi Perlak Urteko film onenen aukeraketa da, horietako batzuk beste jaialdi batzuetan aurkeztutakoak. Zabaltegi-Perlak sailean parte hartzen duten ikusleek beraiek aukeratzen dute bozketa bidez Publikoaren Saria. Film irabazlea Espainian banatzeko ardura duen etxeak 60.000 euro jasotzen ditu; era berean, 20.000 euroko bigarren sari bat ere ematen da, boto gehien lortzen dituen Europan egindako filmarentzat. Ikusleen saria erregelamendua
Zabaltegi Bereziak Askotariko proposamenen aukeraketa da; inolako arau, genero edo iraupen bereizketarik egin gabe, lanen interes zinematografikoari ematen zaio lehentasuna.