Babesleak
Hemen zaude: Lehen orrialdea › Babesleak › Zinemaldia sustapen-plataforma gisa
Zinemaldia sustapen-plataforma gisa
Redes socialesRedes socialesRedes socialescompartir

Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, Espainian ospatzen den zinema jaialdi garrantzitsuena, munduko lau zinemaldi garrantzitsuenetako bat da Cannes, Berlin eta Veneziakoarekin batera. Izan ere, nazio eta nazioarteko zinema-industriarentzako erakustoki bikaina izateaz gain, modu dotore, eragile eta kalitatezkoan agertu nahi duen edozein enpresa, instituzio eta abarrentzako primerako erakusleiho ere bada.

Zinemaldiak ezingo luke soilik sarrerren salmentarekin eta instituzio publikoen dirulaguntzekin autofinantzatu, eta beraz, bere kalitatea hobetzeko behar-beharrezkoa du esponsorren eta bazkideen ekarpen eskuzabala. Zinemaldiaren eta bere esponsorren arteko harreman ona dela medio, onuragarri izaten da bientzat; estatu osoko zine industriaren bilkura garrantzitsuena den honetan, hamar egun eskasetan, bezero izan litezkeen milioika lagunen arreta erakartzen baita, enpresa orori euren irudia, zerbitzu edota ekoizpenak aurkezteko eta hauei publizitatea emateko aukera aparta eskainiz.

Fiapf elkarteak “lehiaketazko ez berezitutzat” daukan Espainiako zinemaldi bakar honek datorren irailean izango du bere hurrengo ekitaldia, onarpen-maila handien eta irudi bikaina duen une honetan. Hiriak, ahalegin guztiak eginda, den-dena ematen dio bere zinemaldiari eta zinemak, zinemaldi-giroak, gastronomiak eta turismo-xarmak erakarritako bisitariz betetzen da. Ohikoak dira ikusle bakoitzak bere gustuko pelikula aurkitu dezan 650etik gora emanaldietara sartzeko ilarak ikustea. Iraileko hamar egun horietan, mundu zabaleko artista, kazetari eta profesionalak biltzen dituen zinema-industriako hiriburu bihurtzen da Donostia.

Bette Davis, Anthony Hopkins, Vanessa Redgrave, Luis Buñuel, Alfred Hitchcock, Michael Caine, Claude Chabrol, Stephen Frears, Zhang Yimou, Bertrand Tavernier, Bernardo Bertolucci, Michael Douglas, Robert de Niro, Al Pacino, Susan Sarandon, Catherine Deneuve, Sean Penn, Jeanne Moreau, Pedro Almodóvar, Jeremy Irons, Kevin Costner, Francis Ford Coppola edo Woody Allen, hauek dira, besteak beste, urte hauetan Donostiara gerturatuz kultur ekitaldi garrantzitsu hau gailendu duten zine munduko izen handietako batzuk.

592tik gora komunikabideetako ordezkarik, nazioarteko 68 telebista eta irratiek Zinemaldiaren berri eman zuten iaz, gure babesle, laguntzaile eta esponsorren arrakastan lagunduz, hauen hedatzea eta marka-kokapena biderkatuz. Zalantzarik gabe, gertaera gutxik erakar dezake hainbeste komunikabideren arreta. Hori dela eta, gero eta enpresa gehiagok darabilte Zinemaldiaren berezko gizarte ingurune mediatikoa, marketin zuzen eta eraginkorrerako plataforma gisa eta euren bezero, banatzaile nahiz prentsari zuzendutako ekitaldiak elkarrekin antolatzeko ardura gure profesionalengan uzten dute.
 

ZINEMALDIA DATUTAN

  • 202 film
  • 556 proiektu
  • 46 herrialde
  • 2.919 akreditazio
  • 166.113 ikusle


INFORMAZIO GEHIAGORAKO:

 


http://www.turismoa.euskadi.net

Babesle ofiziala | Patrocinador oficial:
Babesle ofiziala | Patrocinador oficial: TVE TVE
Kolaboratzaile ofizialak | Colaboradores oficiales:
Kolaboratzaile ofizialak | Colaboradores oficiales Renault L'Oréal Paris Kutxa
Instituzio Kideak | Instituciones socias:
Instituzio Kideak | Instituciones socias Ayuntamiento de San Sebastian Diputación Foral de Guipuzkoa Gobierno Vasco Ministerio de Cultura


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI  © Festival Internacional de cine de Donostia-San Sebastián - Desarrollado por: Mister-i Mobile Solutions y Yo Miento Producciones