Web gune ofiziala Euskaraz | castellano | english | contacto Kontaktuak
facebook twitter flickr rss boletines
61 edición


Donostia 2016 Portada


Sarreren Salmenta
Hemen zaude: Lehen orrialdea › Sarreren Salmenta › Sarreren salmenta
Sarreren salmenta

Jarraian zehazten ditugun prezio eta datak iazko edizioari dagozkio, aldaketak izango dituzte beraz. Prezio berriak finkatu arte, orientatzeko eskaintzen dizkizuegu honakoak, 61. edizioaren balioetara eguneratzen ditugun bitartean. 
 
(GUTXI GORABEHERAKO PREZIOAK)

 

  • Nola
  • Non
  • Zenbat

ABONAMENDUAK:

SAIL OFIZIALA – K1

  • Kursaal Elkarguneko K1-ean egiten diren arratsaldeko eta gaueko saio guztietarako sarrerak, galak barne. Gaueko saioetarako bi gune izango dira: B eta orokorra.
  • Antolakuntzak sarrera hauen kopuru mugatu bat jarriko du salmentan.

    Salmenta: irailaren 16tik 20ra bitarte Kursaal Elkarguneko leihatiletan.
    Ordutegia: 9:00etatik 20:00ak arte.

SARRERAK:

  • Sail Ofizialeko galak: Inaugurazioa, Donostia sariak eta Klausura. Irailaren 14ko (ostirala) 10:30etik, Internet, Telekutxa eta Kutxako kioskoetan. Gainerako kanaletan, irailaren 16ko (igandea) 9:00etatik.
  • Gainerako saioak: irailaren 16ko (igandea) 9:00etatik, kanal guztietan.
  • Edozein erosketa sistema erabiltzen dela ere, hau da, telekutxa, Kutxako kioskoak, Internet eta leihatila guztietan, ezingo dira 4 sarrera baino gehiago eskuratu emanaldi eta pertsona bakoitzeko.
  • Sail Ofizialeko B Guneko sarrerak abonuaren bitartez bakarrik erosi ahal izango dira.
  •  K1-eko Sail Ofizialeko emanaldietan, arratsalde eta gaueko saioetarako gutxieneko eserleku kopuru bat bermatzen da, proiekzioaren egun bereko 17:00etatik aurrera Kursaal Elkarguneko leihatiletan.
  • Emanaldiaren egunean bertan salgai ipinitako txartelak, 8:00etatik aurrera erosi ahalko dira erosketa kanal guztietan.
  • Donostia Zinemaldiako eserlekuak zenbakitu gabeak dira.

OHAR GARRANTZITSUA

  • Behin emanaldia hasitakoan, ez da Zine-Aretoetara sarrera onartuko.
  • Erositako sarrerak ezingo dira aldatu, ez itzuli, baldin eta Donostia Zinemaldiak programazioa aldatzen edo saioa bertan behera uzten ez badu. Ordaindutako dirua berreskuratzeko edo sarrera hori beste baten truke aldatzeko gertakaria izan den zinetokiaren leihatilara edo Zinemaldi Plazako leihatiletara jo beharko da.

SALTOKIAK:

ZINEMALDI PLAZAKO LEIHATILAK:

  • Kursaal Elkarguneko Behe Solairuan kokatuak.
    Irailaren 16tik 29ra:
    • Ordutegia: 9:00etatik 20:00ak arte, 16tik 28ra.
      9:00etatik 14:00etara, 29an.
    • Ordainketa: esku-dirutan eta txartel bidez.

KURSAAL ELKARGUNEKO LEIHATILAK:

  • Irailaren 16tik 20ra:
    SAIL OFIZIALEKO abonamenduak eta 10 sarrera BAINO GUTXIAGO erosteko:
    • Ordutegia: 9:00etatik 20:00ak arte.
    • Ordainketa: esku-dirutan eta txartel bidez.
  • Irailaren 21etik 29ra:
    K1 eta K2ko sarreren salmentarako soilik:
    • Sail Ofizialeko ordutegia: 8:30etatik 12:30ak arte eta 17:00etatik 22:00ak arte.
    • Zabaltegi saileko ordutegia: 9:00etatik 12:30ak arte eta 15:30etatik 24:00ak arte.
      Hilaren 22an, 23an eta 29an leihatilak 8:00etan zabalduko dira.
    • Ordainketa: esku-dirutan eta txartel bidez.

KUTXAKO KIOSKOAK:

  • Kutxaren bulegoetan sarrerak erosteko aukera ematen duten Interneteko terminalak.
  • Irailaren 14ko (ostirala) 10:30etik aurrera, Sail Ofizialeko galako saioak erosteko; eta irailaren 16ko (igandea) 9:00etatik aurrera, Zinemaldiko gainerako saio guztietarako.
  • Sistema horren bidez erositako sarrerak, postontzietan inprimatu beharko dira. Zinemaldia hasi baino lehen erretiratzea gomendatzen dugu.
  • Ordainketa modua: txartel bidez soilik.

KOMISIOA, KUTXAKO ZERBITZUA DELA ETA: 0,60 € SARRERA BAKOITZEKO

TELEKUTXA:

  • 943 00 12 00 telefonora deituz
  • Irailaren 14ko (ostirala) 10:30etik aurrera Sail Ofizialeko galako saioak erosteko, eta irailaren 16ko (igandea) 9:00etatik aurrera Zinemaldiko gainerako saio guztietarako.
  • Sistema horren bidez erositako sarrerak, postontzietan inprimatu beharko dira. Zinemaldia hasi baino lehen erretiratzea gomendatzen dugu.
    Ordutegia astelehenetik igandera (hilak 16 salbu): 10:30etatik 22:00ak arte.
  • Ordainketa: txartelarekin soilik.

KOMISIOA, KUTXAKO ZERBITZUA DELA ETA: 0,70 € SARRERA BAKOITZEKO

INTERNET:

  • Donostia Zinemaldiaren web orri ofizialarekin konektatuz, www.sansebastianfestival.com, edo Kutxa-ren web orriaren bidez, www.kutxa.net
  • Irailaren 14ko (ostirala) 10:30etik aurrera, Sail Ofizialeko galako saioak erosteko; eta irailaren 16ko (igandea) 9:00etatik aurrera, Zinemaldiko gainerako saio guztietarako.
  • Sistema horren bidez erositako sarrerak, postontzietan inprimatu beharko dira. Zinemaldia hasi baino lehen erretiratzea gomendatzen dugu.
  • Sistema honetan “erosketa saskia” aukera izango da.
  • Ordainketa: txartelarekin soilik.
KOMISIOA, KUTXAKO ZERBITZUA DELA ETA: 0,60 € SARRERA BAKOITZEKO

 
VICTORIA EUGENIA ANTZOKIKO LEIHATILAK :

  • Irailaren 21tik 29ra.
  • Ordutegia : 09:00etatik 13:30ak arte eta 15:30etatik 23:00ak arte.
  • Ordainketa : esku-dirutan eta txartel bidez.

ANTZOKI ZAHARREKO LEHIATILAK:

  • Irailaren 21ean eta 22a.
    Ordutegia: 20:00etatik 00:30ak arte.
  • Irailaren 29an:
    Ordutegia: 11:30etatik 13:30ak arte eta 15:00etatik 23:30ak arte.
  • Ordainketa modua: esku-dirutan eta txartel bidez.

ANTIGUO-BERRI, PRINCIPE eta TRUEBAKO LEIHATILAK:

  • Principe Zinematan, Irailaren 21etik 29ra, eta Antiguo-Berri Zinematan, Irailaren 22tik 29ra.
    Ordutegia: 15:30etatik 24:00ak arte.
  • Ordainketa: esku-dirutan eta txartel bidez.

SAN TELMO MUSEOKO LEIHATILAK:

  • Irailaren 21etik 29ra museoko emanaldietarako soilik.
    Ordutegia: 10:00etatik 20:00etara (hilaren 24an, astelehena: 15:00etatik 19:00etara).
  • Ordainketa modua: esku-dirutan eta txartel bidez.

ANTONIO ELORZA BELODROMOKO LEIHATILAK:

  • Anoeta estadioko 23. ateko leihatilan, emanaldiaren egunean bertan soilik egongo dira salgai.
    Ordutegia: saio bakoitzaren hasiera baino 2 ordu lehenago.
  • Ordainketa: esku-dirutan eta txartel bidez. 

 

OHARRA: Zinema guztietan emanaldi bakoitza baino 30 minutu lehenago, unean-uneko saiorako sarreren salmentari emango zaio lehentasuna.

PREZIOAK


Sail Ofiziala-Kursaal Abonamendua

B Gunea
390,00€
  Gune Orokorral
280,00€

Sail Ofiziala Kursaal Inaugurazioa B Gunea
95,00€
  Gune Orokorra
60,00€

Donostia Saria B Gunea
55,00€
  Gune Orokorra
33,00€

60. Urteurrenaren Donostia Sari berezia B Gunea
55,00€
  Gune Orokorra
33,00€

Sail Ofiziala K1 Klausura B gunea
95,00€
  Gune Orokorra
70,00€

Sail Ofiziala K1 Gaueko saioak Gune Erreserbatua
7,50€

Antonio Elorza Belodromoa Klausura
14,50€

Gainerako saio eta Zinemak 2D 2D
7,00€
  3D
9,00€
  Infantil
1,00€

IKUSLEENTZAKO DESKONTUAK:

10 sarrera edo gehiago erostean %25eko deskontua egingo da:

  • Deskontu hau 7,00€ko prezioa duten emanaldietarako aplikagarria da SOILIK
  • Salmenta-kanal eta leihatila guztietan aplikatuko da, San Telmo Museoan izan ezik.
     

 

KUTXABANKeko GAZTE TXARTELA (Gaztekutxa, BBK26 eta Vital Gazte)

 

Txartel honekin ordainduz gero, ohiko sarrera baten gaineko % 50eko deskontua lortuko da. Ez du balio, ez K1-eko galatarako, ez Antonio Elorza belodromoko saioetarako.

Gainera, euro 1 soilik ordainduko du euskarazko azpitituluak dituzten filmak ikusteko.

  • Deskontu hori ikuslearen deskontuari metatu ahalko zaio.
  • Edozein salmenta gunetan aplikagarria.
  • Kutxabankeko Gazte Txartelaren jabeei aplika dakieke soilik (Gaztekutxa, BBK26 eta Vital Gazte).
  • Sistema honen bidez erositako sarrerak jabearen Kutxabankeko Gazte Txartelarekin batera BAKARRIK balioko dute (Gaztekutxa, BBK26 eta Vital Gazte) eta aretora sartzean identifikatzeko eskatuko da.

URREZKO TXARTELA, KUTXA-DONOSTIA KULTURA ETA GAZTE-TXARTELA

Txartel hauekin ordainduz gero, ohiko sarrera baten gaineko %10eko deskontua lortuko da.

  • Deskontu hau 7,00€ko prezioa duten emanaldietarako aplikagarria da SOILIK.
  • Deskontu hau ezin zaio beste deskontuei metatu.
  • Zinemaldi, Kursaal eta Victoria Eugeniako leihatiletan aplikagarria. Eta Telekutxa, Internet eta Kutxako Kioskoen bidez egiten diren erosketetarako, Gazte-Txartela izan ezik.

 

 

Documento sin título
   

http://www.turismoa.euskadi.net

Babesle ofiziala:
Babesle ofiziala | Patrocinador oficial: TVEGas Natural Fenosa TVE
Laguntzaile Ofizialak:
Kolaboratzaile ofiziala | Colaborador oficial AUDI – Colaborador Oficial y Vehículo Oficial Kutxa
Instituzio Kideak:
Instituzio Kideak | Instituciones socias Ministerio de Cultura Gobierno Vasco Diputación Foral de Guipuzkoa Ayuntamiento de San Sebastian


© Festival Internacional de cine de Donostia-San Sebastián - Desarrollado por: Yo Miento Producciones