Latinoamerikaren eta Europa-Latinoamerika I. Koprodukzio Foroa Donostia Zinemaldiaren ekimena da eta haren helburua Europaren eta Latinoamerikaren arteko zinema-proiektuen nazioarteko koprodukzio eta sustapen-sareak bultzatzea da.
Foroa garapen aldian dauden proiektuei zuzenduta dago. Zinemaldiak gehienez ere hogei proiektu hautatuko ditu, nazioarteko hiru adituren txostenetan oinarrituta, lehen edizioan parte hartzeko.
Proiektuen arduradunek, pitching saioetan, zinemagintzako kideei aurkeztu ahal izango dizkiete euren egitasmoak; horretarako, agenda pertsonalizatua izango dute, profesionalekin hitzorduak zehaztearren.
Foroan bertan, zenbait ekimen izango dira; alde batetik, parte-hartzaileen artean topaketa informalak sustatzeko, eta, bestetik, ikus-entzunezko industriaren gaur egungo eta etorkizuneko funtsezko alderdien inguruko esperientziak eta ezagutza trukatzeko.
Europa-Latinoamerika I. Koprodukzio Foroari esker, Donostia Zinemaldia bi lurralde horietako zinemagintzaren erreferentziazko plataforma eta lotura bilakatu da. Latinoamerikarekin zerikusia duten proiektu zinematografikoen fase guztiak besarkatzen ditu: hasierako fasea (Koprodukzio Foroa), emanaldia (Horizontes Latinos), eta postprodukzioa (Zinema Eraikitzen).
Hamazazpi proiektuok hemezortzi herrialdetako ehun eta lau hautagairen artean aukeratu dituzte, gehienak Latinoamerikakoak: Alemania, Argentina, Bolivia, Brasil, Costa Rica, Ekuador, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia, Guatemala, Italia, Kolonbia, Mexiko, Panama, Peru, Txile, Uruguai eta Venezuela.
Aukeraketa batzordeak proiektuen aniztasuna eta kalitatea nabarmendu ditu. Horietako asko ibilbide artistiko luzeko zuzendari eta ekoizleek egin badituzte ere, badira film luzeen alorrean hasiberriak diren zuzendariak ere.
Bi egun horietan, proiektuen arduradunek bilera ugari izango dituzte nazioarteko industriaren profesional nabarmenekin, interesa izan dezaketen koproduktore eta banatzaileekin harremanetan jar ditzaten, proiektuetan parte hartzeko eta ekoizpena eta nazioarteko bideragarritasuna bermatzeko.
Donostiako Foroari jarraituz eta Canneseko zinema-jaialdiko Marché du Film ekimenarekin eta Argentinako Zinemaren eta Ikus-entzunezko Erakundearekin (INCAA) dagoen lankidetza dela-eta, proiektu hauetako batzuek nazioarteko ibilbideari jarraitu ahal izango diote; dela Ventana Sur jaialdiko merkatuan, dela Cannesesko Producers Network sarearen hurrengo edizioan. Ibilbide horrek nabarmen lagunduko die filmoi nazioartean sustatzen.
Aukeratutako proiektuak:
Europa-Latinoamerika I. Koprodukzio Foroari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:
Industryclub@sansebastianfestival.com
MANUEL PÉREZ ESTREMERA
Zinema aldizkarietan (Film Ideal, Nuestro Cine) etakultura aldizkarietan (Cuadernos para el diálogo, Primer Acto) kolaboratzaile gisa hasi zen lanean. TVEren telesail eta programa askotan ere aritu zen kolaboratzaile, eta astean behin ematen zuten Fila 7 zinemari buruzko programaren zuzendari izan zen. 1987tik 1992ra bitartean, erakundearen kanpo-produkzioko zuzendariorde izan zen. Zenbait zuzendaritza lanpostu izan ditu Sogecable taldean; esaterako Magacine programarena eta Canal Plus kateak berak ekoizten zituen programena.Bestalde, Donostia Zinemaldiaren zuzendari izan da bi urtez eta Zuzendaritza Batzordeko kide 1997ra arte.
Kubako San Antonio de los Bañoseko Nazioarteko Zinema eta Telebista Eskolako ekoizpen katedraren arduraduna izan da 1998tik 2000. urtera. Gainera, liburu hauek idatzi ditu: Correspondencia inacabada con Arturo Ripstein, Nuevo Cine Alemán, Nuevo Cine Latinoamericano, eta Problemas del Nuevo Cine.
Berriki, Espainiako Kultura Ministerioko zinematografia zuzendaria izan da 2004ko maiatzetik abendura, baita TVEren zuzendari ere 2005etik 2007ra.
FEDERICO VEIROJ
Gizarte Komunikazioan lizentziatua da.Acné (2008)–Cannesko zinema-jaialdiko zuzendarien hamabostaldian estreinatu zen 2008an– eta La vida útil (2010) film luzeen ekoizle eta zuzendaria da. Biek ala biek sariak jaso dituzte zinema-jaialdietan, eta hainbat herrialdetan estreinatu dira.
Uruguaiko Zinematekak antolatutako Uruguaiko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren programazioa osatzen lagundu zuen, eta Espainiako Zinematekan lan egin zuen lau urtez. Gaur egun, Donostia Zinemaldiaren Latinoamerikako ordezkaria da.
SOPHIE BOURDON
ACEren (Ateliers du CinémaEuropéen) arduradun izandakoa da. Egun, nazioarteko zinema industriarentzat lan egiten du freelance gisa hainbat arlotan: lanbide heziketa (professional training), koprodukzioetako aholkularitza, nazioarteko salmentak eta zinema-jaialdietako matchmakinga. Bere helburua Europako produktoreen eta beste kontinente batzuetakoen artean lotura zubiak eraikitzea da.
Hamaika urtez izan da ACErenarduradun eta denbora horretan 200 produktore independente baino gehiagorekin lan egin du proiektuak garatzen. Hona hemen ACEko kideek (batera) ekoitzitako filmetako batzuk: No Man's Land, Magdalene Sisters, Dance with Bashir, Incendies, La Soledad, La Ciénaga, El Custodio eta Gigante. ACEn lan egiten hasi aurretik, besteak beste, nazioarteko saltzaile aritu zen MK2 enpresan,bederatzi urtez.
Berriak
Zinemako proiektu latinoamerikarrak aurkez daitezke, edota Latinoamerikarekin lotura estua duten Europako proiektuak (ekoizleetako bat Latinoamerikakoa denean, filmaketa Latinoamerikan egin denean, eta abar). Batzuen zein besteen kasuan, proiektuak garapen-aldian egon beharko du.
Proiektuek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:
Izena emateko baldintzak (ingelesez eta gazteleraz):
Proiektuak inskribatzeko azken eguna: 2012ko ekainaren 30a.
Koprodukzio Foroa Donostia Zinemaldiaren ekimena da, Europaren eta Latinoamerikaren arteko zinema-proiektuak bultzatzeko eta kontinente arteko koprodukzio eta sustapen sareak indartzeko.
Donostia Zinemaldiak deialdi publikoa egin du garapen fasean dauden zinema proiektuek izena eman dezaten. Nazioarteko hiru adituk idatzitako txostenen arabera, Zinemaldiak gehienez 20 proiektu hautatuko ditu koprodukzio Foroan parte har dezaten.
Proiektuen arduradunek horiek batera produzitzeko kolaboratzaile estrategikoak topatu ahal izango dituzte, baita kolaboratzaile industrialak eta finantzarioak ere, gonbidatu profesionalen artean. Gainera, pitching saioetan, zinemagintzako kideei aurkeztu ahal izango dizkiete euren
egitasmoak; horretarako, agenda pertsonalizatua izango dute, profesionalekin hitzorduak zehaztearren.
Ekimena ondoko oinarri hauen arabera dago antolatuta:
1.- Europa-Latinoamerika I. Koprodukzio Foroa Donostia Zinemaldiaren 60. edizioan gauzatuko da, 2012ko irailaren 27an eta 28an.
2.- Donostia Zinemaldiak industriako profesionalen datuak biltzen dituen datu basearen, hedabideen eta http://www.sansebastianfestival.com/ webgunearen bidez zabalduko du deialdia.
3.- Ondoko baldintza hauek betetzen dituzten eta proiektuak garapen fasean dituzten Europako eta Latinoamerikako ekoizpen-etxeek eman ahalko dute izena:
4.- Interesdunek doan eman ahal izango dute izena, izena emateko online formulario bat behar bezala beteta eta erregelamendu honetako oinarriak aldez aurretik onartuta.
5.- Edozer irudi-material osagarri aurkezteko, interesdunak URL, FTP edo materiala online ikusteko aukera ematen duen beste edozer sistema eskaini beharko du. Ez da irudi-materialik euskarri fisikoan hartuko.
6.- Izen-emate formularioaren sinatzailea hartuko du Zinemaldiak hizketakide bakartzat Koprodukzio Foroan parte hartzen duen proiektuarekin lotutako alderdi guztietarako, baita proiektu horretan parte hartzen duten bestelako enpresen edo pertsonen arduradun moduan ere.
7.- Proiektuak aukeratzeko erabakia apelaezina izango da.
8.- Zinemaldiak hautatutako proiektuei egindako gonbidapena konfidentziala izango da eta ekoizleek edo ordezkariek isilpean gorde beharko dute, Donostia Zinemaldiak ofizialki jakinaraztea erabakitzen duen arte.
9.- Hautatutako proiektuen ekoizleek ondoko konpromisoak hartuko dituzte:
10.- Proiektuen ekoizpena amaitu ondoren, kredituetan Zinemaldiaren logoa erantsi beharko dute, baita ondoko esaldi hau ere, behin betiko kopiaren hasierako kredituetan: «[Filmaren titulua] filmak Europa-Latinoamerika I. Koprodukzio Foroaren parte hartu du».
Logotipoa eskuragarri egongo da hainbat hizkuntzatan Zinemaldiaren webgune ofizialean.
11.- Erregelamendu honen interpretazioan egon daitekeen edozer zalantza Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak konponduko du.
12.- Erregelamendu honen interpretazioari buruzko desadostasunik balego, gaztelaniazko testua aplikatuko da.
Zinemaldiaren ekimen honen helburua Europa eta Latinoamerikaren arteko zinema-proiektuen nazioarteko koprodukzio eta sustapen-sareak bultzatzea da
Ekimen honetan parte hartuko duten adituak Manuel Pérez Estremera, Federico Veiroj eta Sophie Bourdon dira
Proiektuen arduradunek, pitching saioetan, zinemagintzako kideei aurkeztu ahal izango dizkiete euren egitasmoak
Zinemagintzako kideak eta proiektuen arduradunak San Telmo Museoan bildu dira
Hamazazpi proiektu aukeratu dira aurten Foro honetan parte hartzeko irailaren 27 eta 28an
MICA: Zinema eta ikusentzuneko emakume iberoamerikarren sarea
MICA: Zinema eta ikusentzuneko emakume iberoamerikarren sarea
MICA: Zinema eta ikusentzuneko emakume iberoamerikarren sarea
Alianzak sortzen brindisa - Producers network y Ventana Sur
San Telmo Museoan ospatzen den Industry Club-aren barruan dagoen foroa
MAHAI-INGURUAK: Teknologia berrien erronkak eta aukerak film independenteak ekoizteko eta banatzeko. MODERATZAILEA: Finn Hallingan; HIZLARIAK: Thierry Delpit, CN Films; Christine Eloy, Cineart Be; Julián Giraldo, RCN Cine; Ricardo Torres, Hubb Media and Entertainment.
MAHAI-INGURUAK: Teknologia berrien erronkak eta aukerak film independenteak ekoizteko eta banatzeko. MODERATZAILEA: Finn Hallingan; HIZLARIAK: Thierry Delpit, CN Films; Christine Eloy, Cineart Be; Julián Giraldo, RCN Cine; Ricardo Torres, Hubb Media and Entertainment.
MAHAI-INGURUAK: Teknologia berrien erronkak eta aukerak film independenteak ekoizteko eta banatzeko. MODERATZAILEA: Finn Hallingan; HIZLARIAK: Thierry Delpit, CN Films; Christine Eloy, Cineart Be; Julián Giraldo, RCN Cine; Ricardo Torres, Hubb Media and Entertainment.
MAHAI-INGURUAK: Teknologia berrien erronkak eta aukerak film independenteak ekoizteko eta banatzeko.