Sail hau Zinemaldiaren industria-eremuaren barrukoa da, eta profesionalei mugatuta dago.
The Industry Club-ek Donostia Zinemaldian akreditatutako Espainiako eta nazioarteko profesionalei aurkeztuko die film hauen aukeraketa.
Donostia Zinemaldiak Amienseko (Frantzia) eta Friburgoko (Suitza) nazioarteko zinemaldien laguntzarekin antolatutako programa hau, amaitzear edo posprodukzio fasean dauden film luzeez soilik osatuko da eta aurkeztutako filmeak amaitzen laguntzea izango du helburu.
Ekimen honetara, Afrika kontinente osoko zein Magreb-eko zuzendariek aurkeztu ahal izango dituzte proiektuak, baita garabidean dauden herrialde arabiarretakoek ere; Irakekoek, Jordaniakoek, Libanokoek, Palestinakoek eta Siriakoek.
Hautatutako zuzendariek edota ekoizleek Donostia Zinemaldiaren Industry Club-ean akreditatutako sektore orotako profesionalen aurrean euren filma defendatzeko aukera izango dute.
Zinema Mugimenduan ekimenerako aurreikusitako laguntzen artean honakoak daude:
Zinema Mugimenduan ekimenak ondoko enpresa eta erakundeek emandako laguntza eskertzen du:
Harremanetarako:
Berriak
Zinema Mugimenduan ekimena Donostia Zinemaldiak antolatzen du, Amienseko eta Friburgoko nazioarteko zinema-jaialdiekin lankidetzan. Ekimenaren helburua Magrebeko, garapen-bidean diren herrialde arabiarretako eta, oro har, Afrikako edozein herrialdetako zinemagileek egindako film luzeen postprodukzioa erraztea eta nazioartean bultzada bat ematea da. Hiru zinemaldiotako aukeraketa-batzordeetako kideek zorrozki aukeratzen dituzte ekimenean parte hartzen duten film luzeak.
Hautatutako filmak profesionalek bakarrik ikusiko dituzte (ekoizleak, banatzaileak, erakusleak, erosleak, telebistak, industria teknikoak, laguntza-funtsak, zinema-jaialdietako programatzaileak, eta erakundeak), ekoizpen horiek bukatu eta banatu ahal izan daitezen laguntzeko, eta, hala, ikusleengana heltzeko.
1.- Zinema Mugimenduan ekimena irailean izaten da, Donostia Zinemaldiaren barruan (www.sansebastianfestival.com).
Donostia Zinemaldiak datu-basean dituen industriaren arloko profesionalei helarazten die deialdia. Komunikabideen eta web-orriaren bidez ere ezagutarazten du.
2.- Magrebeko (garapen-bidean dauden herrialde arabiarrak) zinemagileek osotasunean edo zati batean zuzendu eta/edo ekoitzi dituzten film luzeak aurkez daitezke deialdira; hots, Irak, Jordania, Libano, Palestina eta Siriakoak, baita afrikar kontinenteko herrialde guztietakoak ere.
Aukeratutako filmen zuzendariek eta/edo ekoizleek Donostia Zinemaldiko TheIndustry Club ekimenean akreditatutako sektore guztietako profesionalen aurrean defendatu ahal izango dituzte beren lanak.
3.- Donostiako, Amienseko eta Friburgoko zinema-jaialdietako hautaketa-batzordeko kideek aukeratuko dituzte filmak.
4.- Interesdunek doan eman ahal izango dute izena, online formulario bat behar bezala beteta. Era berean, filmatutako materialaren 3 DVD bidali beharko dituzte, zehaztutako epean, deialdi bakoitzean zehaztutako helbidera. Filma ingelesez edo frantsesez azpidatzi beharko da. Bidalitako materiala ez da itzuliko. Gutun-azalean, argi adierazi beharko da ondoko esaldia: «Merkataritza-baliorik gabeko materiala. Erabilera kulturalerako soilik». Antolatzaileek ez dute bidalketa-gasturik ordainduko.
5.- Hautaketa-batzordeak lau film aukeratuko ditu. Antolatzaileek kopuru hori handitzeko eskubidea izango dute, egokitzat jotzen badute.
6.- Proiektuak aukeratzen dituen erabakia apelaezina izango da.
7.- Aukeratutako proiektuek nahitaez baieztatu beharko dute Donostia Zinemaldiko Zinema Mugimenduan topaketan parte hartuko dutela; horretarako, antolatzaileek eskatutako informazio-materiala bidali beharko dute, katalogoak edo web-orriak prestatzeko.
8.- Epaimahaiak ezin izango ditu sariak eman gabe utzi. Epaimahaiak emandako sariak apelaezinak dira.
Donostia Zinemaldiko Zinema Mugimenduan sariak:
9.- Antolatzaileek eskubidea daukate Zinema Mugimenduan ekimenean parte hartu duten filmei hautaketa-proposamenak egiteko, haien programazioaren barruan.
10.- Aukeratutako film guztietan, Zinema Eraikitzen ekimenaren logoa eta «Zinema Eraikitzen ekimenaren laguntzarekin» esaldia agertu beharko dira behin betiko kopiaren hasierako kredituetan eta promozio-materialetan. Logoa, eskatu bezain laster bidaliko dute Zinemaldiaren antolatzaileek.
11.- Araudi hau interpretatzeko orduan sor litezkeen zalantzak Donostia Zinemaldiaren Zuzendaritzak ebatziko ditu.
12.- Araudi hau interpretatzeko orduan inolako desadostasunik egongo balitz, gaztelaniazko testua aplikatuko da.
