Web gune ofiziala Euskaraz | castellano | english | contacto Kontaktuak
facebook twitter flickr rss boletines
61 edición


Donostia 2016 Portada


The Industry Club
Hemen zaude: Lehen orrialdea › The Industry Club › Zinema Eraikitzen
Cine en construcción
ONLINE IZENA EMATEKO FORMULARIOA
  • Zinema Eraikitzen
  • Zinema Eraikitzen 24. Araudia
  • Eskertzak

Saila 2002an jaio zen, Donostia Zinemaldiaren eta Cinélatino, Rencontres de Toulouse arteko lankidetzari esker. Hala, Zinema Eraikitzen atala Latinoamerikako zinemaren ekoizpena bultzatzeko asmoarekin sortu zen, postprodukzio fasean dauden filmak amaitzeko laguntzen bitartez. Bi zinema-jaialdiek aukeratutako Latinoamerikako hainbat film aurkezten dituzte industriako profesionalez bakarrik osatutako talde baten aurrean.

Lehendabiziko ediziotik, Zinema Eraikitzen sailak Latinoamerikako film ugarik amaitzeko aukera izatea ahalbidetu du. Horietako asko, gainera, nazioarteko zinema-jaialdirik ospetsuenetan aurkeztu dituzte, eta askotan sariak irabazi dituzte. Egun Latinoamerikak dituen zinemagile garrantzitsuenetako askok sail horretan parte hartu dute. Hona hemen horietako batzuk: Ana Katz, Celina Murga, Tristán Bauer, Federico Veiroj, Julio Hernández Cordón, Rigoberto Perézcano, Jorge Durán, Ciro Guerra eta Sebastián Silva.

Ekimen profesional honek bi deialdi izaten ditu urtean, bata martxoan, Tolosa Okzitanian, eta bestea irailean, Donostian. Bi zinemaldietako hautaketa-batzordeek zorrotz aukeratzen dituzte filmak, gero horiek amaitzen lagun lezaketen nazioarteko profesional-talde bati aurkezteko.

Donostian Zinema Eraikitzen Industriaren Saria ematen da: Daniel Goldstein, SL, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Kodak (Zinema Profesionaleko Atala), Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Vértigo Films enpresak filmaren postprodukzioaz arduratzen dira inglesezko azpitutuluak dituen DCP (Digital Cinema Package) kopia bat egin arte, eta, horretaz gain, filma Espainian banatzen dute.

 

Dolby Nephilim No problem Laserfilm Vértigo Deluxe - Spain

 

 

 

Zinema Eraikitzen ekimenak honako enpresa eta erakunde hauen babesa dauka: Cine Sin Fronteras (CSF), Daniel Goldstein, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, MEDIA Mundus, Nephilim Producciones, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Vértigo Films. Halaber, hauen laguntza jasotzen du: Caisse Centrale d’Activités Sociales (CCAS), Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC), Cetim, CINÉ +, Cinéfondation, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Conseil Régional Midi-Pyrénées, CROUS de Toulouse, Eaux Vives, École Supérieure d’Audiovisuel (ESAV), EP2C - Postproduction Training Programme, Europa Distribution, Fila 13, Firefly, La Trame, Mactari, Mairie de Toulouse, Ministère de la Culture et de la Communication, Producers Network, Signis eta Titra TVS.


Harremanetarako:

  • Association Rencontres Cinémas d’Amérique Latine de Toulouse (ARCALT):
    11 Grande Rue Saint Nicolas
    31 300 Toulouse (Frantzia)
    Tel.: +33 561 32 98 83 - F: +33 561 32 68 31
    arcalt31@wanadoo.fr
    www.cinelatino.com.fr

Berriak:

 

Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia honakoa da:

DONOSTIA ZINEMALDIA
Victoria Eugenia antzokia
Okendo plaza 1
20004 Donostia(Espainia)
Tel.: +34 943 481212
Faxa: +34 943 481218
ssiff@sansebastianfestival.com

www.sansebastianfestival.com webgune ofizialean informazio xehatua ageri da; horrez gain, Zinemaldiarekin eta bertako sailekin harremanetan jartzeko datuak ematen ditu.

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA Sozietate Anonimoa Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Ministerioak osatzen dute zati berdinetan, eta Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre du presidente. Donostia Zinemaldiko antolakuntzaren burua jaialdiaren zuzendari José Luis Rebordinos da.

Donostia Zinemaldia Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (FIAPF, www.fiapf.com) onartuta dago, lehiatzeko zinema-jaialdien kategorian.

Donostia Zinemaldiaren 61. edizioa Donostian egingo da, 2013ko irailaren 20tik 28ra bitartean.

1. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi dio kulturari eta zinema-industriari.

2. ARTIKULUA

Zinema Eraikitzen industriako profesionalei zuzendutako jarduera da, eta bi helburu ditu: batetik, Latinoamerikako film luzeak amaitzen laguntzea, eta, bestetik, nazioartean hedatzea.

Hautatutako filmak profesionalek bakarrik ikusiko dituzte (ekoizleak, banatzaileak, erakusleak, erosleak, telebistak, industria teknikoak, laguntza-funtsak, zinema-jaialdietako programatzaileak, eta erakundeak), ekoizpen horiek bukatu eta banatu ahal izan daitezen laguntzeko, eta, hala, ikusleengana heltzeko.

3. ARTIKULUA

Zinema Eraikitzen sailera postprodukzio fasean dauden eta Latinoamerikako herrialdeek osorik edo zati batean ekoitzi dituzten film luzeak aurkez daitezke.

4. ARTIKULUA

Zinema Eraikitzen Donostia Zinemaldiaren eta Cinélatino, Rencontres de Toulouse ekimen bateratua da, eta urtean bitan egiten da:

  • Lehenik, martxoan, Cinélatino, Rencontres de Toulouse barruan.
  • Bigarrenik, irailean, Donostia Zinemaldiaren barruan.

Donostia Zinemaldiak datu-basean dituen industriaren arloko profesionalei helarazten dizkie deialdiak. Komunikabideen eta web-orrien bidez ere ezagutarazten du.

5. ARTIKULUA

Bi deialdietan, Donostia Zinemaldiko eta Cinélatino, Rencontres de Toulouse hautespen batzordeek elkarrekin aukeratuko dituzte erakutsiko dituzten filmak.

Sei film hautatuko dira deialdi bakoitzean. Antolakuntzak kopuru hori aldatzeko eskubidea du, egokitzat jotzen badu.

Proiektuak aukeratzen dituen erabakia apelaezina izango da.

6. ARTIKULUA

Zinema Eraikitzen sailen hautatutako film guztiei partaidetza ziurtagiria emango die Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak.

7. ARTIKULUA

Hona hemen Donostiako Zinema Eraikitzen sailaren deialdiaren oinarriak:

  • Filmen ekoizleek edo ordezkariek doan eman ahal izango dute izena, izena emateko online formulario bat behar bezala beteta eta araudi honetako oinarriak aldez aurretik onartuta.
  • Film bat Zinema Eraikitzen sailaren bi deialditan hautatu ahal izango da gehienez.
  • Filmak Zinema Eraikitzen sailaren beste edizio batean parte hartu badu, filmaren ekoizleak edo ordezkariak harremanetan jarri beharko dira Zinemaldiaren Industria Sailarekin, filmaren izena online eman baino lehen.

DONOSTIA ZINEMALDIA
The Industry Club
Tel.: +34 943 481 212
industryclub@sansebastianfestival.com

  • Ekoizleek edo ordezkariek filmatutako materialaren 3 DVD bidali beharko dituzte hona zehaztutako epean:

DONOSTIA ZINEMALDIA
Zinema Eraikitzen
Victoria Eugenia antzokia
Okendo plaza
20004 Donostia(Espainia)
Tel.: +34 943 481212
Faxa: +34 943 481218
enconstruccion@sansebastianfestival.com

Bidalitako materiala ez da itzuliko. Gutun-azalean, argi adierazi beharko da ondoko esaldia: «Merkataritza-baliorik gabeko materiala. Erabilera kulturalerako soilik». Zinemaldiak ez du bidalketa-kosturik ordainduko.

Bestela, filma deskargatzeko edo ikusteko webgune baten esteka eman ahal izango dute.

Izena emateko eta hautatzeko prozesuan, lanaren bigarren bertsio bat onartu ahal izango da deialdi berean, baldin eta horren aldaketa kualitatiboa justifikatzen bada. Ez dira film beraren bi bertsio onartuko.

  • Filma ez badago gaztelaniaz eginda, gaztelaniazko, ingelesezko edo frantsesezko azpitituluak izan beharko ditu.

8. ARTIKULUA

Donostiako Zinema Eraikitzen sailean hautatutako filmek Industriaren Zinema Eraikitzen saria lortu ahal izango dute. Daniel Goldstein, Deluxe, Dolby, Láserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Vértigo Films enpresek film baten postprodukzio kostuak ordainduko dituzte, ingelesezko azpitituludun kopia bat lortu arte, eta filma Espainian banatuko dute.

Industriaren Zinema Eraikitzen saria Zinema Eraikitzen sailaren amaieran jakinaraziko da eta Zinemaldiaren amaiera-ekitaldian emango.

9. ARTIKULUA

Zinema Eraikitzen sailean parte hartzeak zera dakar:

  • Araudi hau onartzeak, Industriaren Zinema Eraikitzen saria onartzea dakar.
  • Online izena emateko formularioa behar bezala betetzea. Formularioa webgune ofizialeko (www.sansebastianfestival.com) The Industry Club atalean dago.
  • Aukeratutako film guztietan Zinema Eraikitzen ekimenaren logotipoa eta «Donostia-Toulouse Zinema eraikitzen ekimenaren laguntzarekin» esaldia behin betiko kopiaren hasierako kredituetan eta promozio materialetan jartzeko konpromisoa hartuko dute egileek. Logotipoa Zinemaldiaren webgunean eskura daiteke.

10. ARTIKULUA

Zinemaldiko zuzendariak filmak ofizialki gonbidatu ondoren, hautatutako filmen ekoizleek edo ordezkariek izena emateko online formularioa eguneratu, osatu eta baieztatu behar dute 2013ko abuztuaren 12a baino lehen.

Zinemaldiak baieztapen horren sinatzailea hartuko du solaskide bakartzat, filmak Zinemaldian parte-hartzearekin lotutako alderdi guztiak negoziatzeko, baita arduradun bakartzat ere, filmaren ekoizpenean parte har dezaketen beste enpresa edo pertsonen gainetik.

Hautatutako filmaren baieztapen horren bidez, Zinemaldiko zuzendaritzak exijitzen dituen arau guztiak onartutzat emango dira eta ezingo da atzera egin; beraz, filma ezingo da Zinemaldiko programaziotik atera.

11. ARTIKULUA

Zinemaldiak hautatutako filmei egindako gonbidapena konfidentziala izango da, eta ekoizleek edo ordezkariek isilpean gorde beharko dute, Donostia Zinemaldiak ofizialki azaltzen duen arte.

Donostia Zinemaldiaren programazio orokorraz eta emanaldien ordutegiez zuzendaritza batzordea soilik arduratuko da.

12. ARTIKULUA

Hautatutako proiektuen ekoizleek haiek zein zuzendaria ekitaldian izango direla berresteko konpromisoa hartzen dute.

13. ARTIKULUA

Zinemaldiko prentsako buletinetarako, katalogorako eta webgune ofizialetarako beharrezkoak diren dokumentuak online izena emateko formulariotik hartuko dira. Formulario hori behar bezala bete beharko da 2013ko abuztuaren 12a baino lehen.

14. ARTIKULUA

Gonbidatutako filmen ekoizleek edo ordezkariek Zinemaldian emango dituzten filmen kopiak bidali beharko dituzte Zinemaldiaren The Industry Club sailera, jaialdia hasi baino 15 egun lehenago:

DONOSTIA ZINEMALDIA
The Industry Club-Zinema Eraikitzen
Victoria Eugenia antzokia
Okendo plaza
20004 Donostia(Espainia)
Tel.: +34 943 481212
Fax: +34 943 481218
enconstruccion@sansebastianfestival.com

Honako hauek dira Zinema Eraikitzen saileko filmek izan behar dituzten euskarriak: DCP, Betacam Digitala eta HDCAM (estandarra).

Euskarria DCP bada, Zinemaldiko sail teknikoak zerbitzariaren ziurtagiria bidaliko die filmaren ekoizleei edo ordezkariei, bai eta KDMak jasotzeko koordenatuak ere.

15. ARTIKULUA

Kopiak jatorrizko bertsioan aurkeztu behar dira; gaztelaniaz bada, ingeleseko azpitituluekin, eta beste hizkuntza batean bada, gaztelaniazko azpitituluekin.

Kopia horren azpitituluak filmaren ekoizleen edo ordezkarien kargura izango dira.

Zinemaldiak ingeleseko azpititulu elektroniko osagarria egingo du, bere kargura, gaztelaniaz azpitituluak dituzten eta beste jatorrizko bertsioko hizkuntza bat duten filmetarako. Horretarako, filmaren behin betiko jatorrizko bertsioko DVD bat beharko da, ingelesezko azpitituluekin, eta ingelesezko azpitituluen zerrenda.

Azpititulu elektronikoak Zinemaldiaren zerbitzura lan egiten duen enpresak jarriko ditu.

16. ARTIKULUA

Zinemaldiko zuzendaritzak eskubidea izango du filmen kopiak ukatzeko, baldin eta sail teknikoak, egiaztatu ondoren, proiektatzeko desegokitzat jotzen baditu. Zinemaldiko zuzendaritzak txosten teknikoa bidaliko die filmen titularrei edo ordezkariei kopian arazoak aurkitzen baditu.

Hautatutako filmen kopien garraio-gastuak eta asegurua partaidearen kargura izango dira, harik eta Zinemaldiaren egoitza nagusira iristen diren arte edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkion arte.

Donostia Zinemaldia kopien aseguruaz arduratuko da egoitza nagusira iristen direnean edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkionean harik eta itzultzen dituen arte.

Euskarriak DCP badira, filmaren ekoizleak edo ordezkariak ordainduko ditu KDMak egiteko kostuak.

Zinema Eraikitzen sailean hautatutako filmen kopien itzulketak parte hartzailearen kontura izango dira. Zinema Eraikitzen sailean hautatutako film guztiak eman ondoren egingo da.

17. ARTIKULUA

Antolatzaileek Zinema Eraikitzen sailean parte hartu duten filmen aukeraketa proposamenak egin ahal izango dituzte beren programazioetan.

18. ARTIKULUA

Akreditazioa duten industriako profesionalak Zinemaldiaren The Industry Club izeneko espazioan bilduko dira eta arreta berezia jasoko dute. Talde profesional batek ahalik eta baliabide gehienak emango dizkie beren lana errazteko.

19. ARTIKULUA

Ezusteko arazorik gertatzen bada (antolakuntzan edo funtzionamenduan) edo arau hauek behar bezala betetzen ez badira, Zinemaldiko zuzendaritzak subiranotasuna izango du, baita azken erabakia hartzeko ahalmena ere, FIAPFen arauen arabera, nazioarteko zinema ekitaldiei dagokienez.

Arauon interpretazioari buruzko desadostasunik egongo balitz, gaztelaniazko testua aplikatuko da.

Arau hauek interpretatzeko orduan sor litezkeen zalantzak Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak ebatziko ditu.


Laguntzailea:

Daniel Goldstein S.L.
Delux Spain
 
 
 
 
 

 

 
     
 
 
 
 
   
 

 


The Industry Club babesleak:
Ondorengoaren babesarekin:
Media
Media Partner:

http://www.turismoa.euskadi.net

Babesle ofiziala:
Babesle ofiziala | Patrocinador oficial: TVEGas Natural Fenosa TVE
Laguntzaile Ofizialak:
Kolaboratzaile ofiziala | Colaborador oficial AUDI – Colaborador Oficial y Vehículo Oficial Kutxa
Instituzio Kideak:
Instituzio Kideak | Instituciones socias Ministerio de Cultura Gobierno Vasco Diputación Foral de Guipuzkoa Ayuntamiento de San Sebastian


© Festival Internacional de cine de Donostia-San Sebastián - Desarrollado por: Yo Miento Producciones