"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Júlia Olmo Valentzian jaio zen. Zuzenbidean eta Zientzia Politikoetan lizentziatu zen Valentziako Unibertsitatean, eta Literatura Ikasketetako Masterra du UCM unibertsitatean, baita Zinema eta Telebista Masterra ere Madrilgo Carlos III Unibertsitatean.
2020an kultura-kazetari eta zinema- eta literatura-kritikari gisa hasi zen lanean Cartelera Turia argitalpenean. Gaur egun Cineuropa eta ABC Cultural komunikabideetan idazten du. Beste komunikabide batzuetan ere aritu ohi da, hala nola Letras Libres eta The Objective Delakoetan.