"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Euskal Zinemaren Irizar Saria
Euskal Zinemaren Irizar Sariaren Epaimahaia
Euskal Zinemaren Irizar sariaren epaimahaian Anjel Lertxundi izango da presidente. Zinemirako film onena zein den erabakitzeko lanean, Maite Arroitajauregi (Mursego) musikari eta konpositoreak eta Jon Garaño zinemagileak lagunduko diote.
Berariazko epaimahai batek Euskal Zinemaren Irizar Saria emango dio Donostia Zinemaldiko edozein sailetan mundu osorako estreinatutako euskal ekoizpenik onenari.
Saria erakutsi gabeko eta edozein sailetan parte hartzen duten film luzeek eskuratu ahalko dute, betiere, % 20 euskal ekoizpenekoak badira.
Orotara, 20.000 euro gordin irabaziko ditu filma ekoitzi duenak.