Zinemira sailak inoiz baino euskal ekoizpen gehiago hartuko ditu barne 64. Donostia Zinemaldian. Hamazazpi produkzio izango dira euskal zinemari buruzko panoramikan; horietatik zortzi, Euskal Zinemaren Irizar saria lortzeko lehian.
Lehiaketako filmen artean zortzi dokumental sartu dira, eta fikzio-film luze bakarra: Igelak, Patxo Telleriak zuzendua. Euskal Zinema eta ETB Galan proiektatuko da, eta ihesean doan bankari ustel bat du protagonista. Bilboko aktore, gidoilari eta zuzendariak hirugarrenez estreinatuko du film bat Donostian, Aitor Mazorekin La máquina de pintar nubes (2009, gidoi onenaren saria Versión Españolan) eta Bypass (2012, Michiganen saritua) idatzi eta zuzendu ostean. Galan, halaber, Agirre Lehendakaria proiektua estreinatuko da. Francesc Escribanok zuzendutako biografia dokumental horrek José Antonio Aguirre lehendakariaren ibilbide pertsonalari eta profesionalari jarraituko dio, Daniel Grao aktoreak pertsona historiko ezagun horren interpretazioa prestatzeko egindako ikerketaren bitartez.
Historiari -urruna nahiz hurbila-, arteari eta musikari buruzko filmek inspiratu dituzte saileko dokumentalak. Chillida: esku huts donostiar eskultorearen biografia atipikoa da; Juan Barrerok zuzendu du, La jungla interior filmaren egileak (2013). Juanma Bajo Ulloa (Vitoria-Gasteiz, 1967) zinemagileak, zeinak Urrezko Maskorra lortu baitzuen bere lehen filmarekin (Alas de mariposa), rock and rollari buruzko gogoeta entziklopedikoa egiten du Rocknrollers filman, Azkena Rock jaialdia harturik abiaburu.
Maider Oleagak (Bilbo, 1976), Amaren ideia filmaren egile eta Ikusmira Berriak programaren lehen edizioko parte hartzaile izandakoak, ETBk José Antonio Aguirre lehendakariari buruz sustatutako proiektuaren bost piezetako bat zuzendu du. Berlinek, 1941ean Agirreren ezkutaleku izandako hiriak, bere kaleetatik nora ezean ibiliko diren bost pertsona hartuko ditu Iragan Gunea Berlin filmean. Aguirre lehendakariari buruzko proiektuaren parte ere den Quinta Planta filmean, 60ko hamarkadan New Yorkera joango den Jon gazte idealistaren erretratua egingo du Mikel Ruedak. Bestalde, El fin de ETA, talde horren indarkeria amaierara eraman zuen prozesuari buruzko dokumentala, Justin Websterrek kontatuko digu, The Independent hedabideko kazetari ohi eta Gabo, Seré asesinado eta Barça Confidencial dokumentalen egileak.
Hiru hasiberrik osatuko dute sail barruko lehiaketa. Aitor Aspek bere lehen film luze dokumentala dakar, Last Smile eta Mi lucha film laburrak egin ondoren: Baskavigin. La matanza de los balleneros vascos (Baskavígin. Euskal baleazaleen hilketa) filmarekin, 1615eko ekainera eramango gaitu, Islandiako historiako gertakari bortitz bat birsortu, eta haren biktima izandako 86 euskal balea-arrantzaleak gogora ekartzeko.
Kopenhagen bizi den Juan Palacios eibartar zinemagileak Pedaló lanarekin egingo du film luzeen esparruan debuta: bere hiru lagunek pedalontzi batean euskal kostaldean zehar egingo duten ibilbidea kontatuko digu, baita bidaia horretan zuzendaria bera murgilduko duen unibertso paraleloa ere. Era berean, GUtik ZUra Mari Jose Barriolaren lehen ikus entzunezko lana da. Zurean aditua, nekazaritzako ingeniari tekniko horrek antzinarotik gaurdainoko ibilbide batean eramango gaitu, material horren, basoaren eta gizakiaren arteko harremanaren bitartez.
Lehiaketaz kanpoko filmetan ere aniztasuna da nagusi: Acantiladok, Helena Tabernaren azken film luzeak, bi anai-arreben eta Kanarietako sekta baten historia kontatuko digu; Olatz Gonzáles Abrisqueta antropologoaren eta Jørgen Lethdaniar zinegile eta poetaren Pelota II dokumentalak pilotariaren eta haren lan-tresnaren arteko harremanean sakonduko du; eta Mara Mara Pirinioetan filmatutako elur-ekaitz bat da, David Aguilarrek ekarria, bere azken lana ere, Nao Yik (2011), Zinemiran aurkeztu ondoren. Oihalak adarretan filmean kanpoko gatazka eta hondamendien berri emango digu Juanmi Gutiérrezek, hamar milioi armeniarren gain jarrita begirada; Nola? filmean, Fermin Muguruza musikari eta dokumentalgileak (Check Point Rock: canciones desde Palestina) New Orleanseko egoeraren erretratua egiten du, Katrina gertatu zenetik hamar urte igaro ostean; eta Rusudan Glurijdzek (Tbilisi, Georgia, 1972) zuzendutako Skhvisi Sakhli / House of others filmakbi familiaren istorioa ekarriko digu hizpidera: Abjaziako gerraren ostean, garaituen etxe hutsak esleituko dizkiete. Georgia, Errusia eta Espainiaren arteko koprodukzio bat da.
Badugu, halaber, begirada gure iragan hurbileko aitzindarien gain jartzeko lekurik. Gaur irekiko ditu ateak filmak, Eriz Zapirainen (Gazta zati bat) proposamenak, Egunkaria sortzeko abenturen berri emango digu; 2003an, euskaraz idatzitako lehen egunkari hura itxi zuen Audientzia Nazionalak. Azkenik, Iratxe Fresneda EHUko Ikus Entzunezko Komunikazioko irakasleak, bestalde, Irrintziaren oihartzunak filma aurkeztuko digu. Lan horretan, Mirentxu Loyarte zinemagilearen lanean barrenduko da. Hark Irrintzi filma egin zuen 1978an, ariketa zinematografiko ausarta.
ZABALTEGI-TABAKALERA
Errepide bat ezerezaren erdian. Auto bat. Bizikleta bat. Bi pertsonaia bakarti, gauza beraren bila. Eta topo egingo dute. Mundu mailako estreinaldia.
Etxeko Andreen auzoa. Lo Ezinak Jotakoen distritua. Ama Ezezagunaren kioskoa. Emakume Bakartien lurpeko bidea. Gure hormek gure maiteak omentzen dituzte.
Ordubeteko itsas-bidaia bat, zinemagile banpiro baten saiakera metafilmikoa, film fantasma bat. Aurkitu eta berriz bilatzera daramaten bilaketen istorio bat. F.W. Murnau eta haren Nosferatu filma; Bram Stoker-en, Florence Balcombe-ren eta haren mutil-lagun Oscar Wilderen arteko maitasun-hirukotea. Naufragio ezagunak, itsasontzi batean emandako oporrak. Hilobi batetik lapurtutako bustoa, historiari eta zinemari buruzko gogoetak. Fikzio gotikoa, errealismo dokumentala eta bideo-saiakera ezkutatzen duten errusiar panpinen historia. Kontakizun baten collagea: liburu-zatiak, eskutitzak, txostenak, iragarkiak, telegramak, prentsako artikuluak, film-zatiak, txotxongiloak. Ispilu-jolas bat, benetako eta fikziozko banpiroak biltzen dituena: bakardadea, gizagabetzea eta gizarte-kontrola. Eta erdigunean, Drakula nobela; haren protagonista, haren egitura, haren funtsa. Rotterdamgo Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatua.
ZINEMIRA
Euskal zinemari eskainitako saila da eta Donostia Zinemaldiak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak antolatzen dute, Irizar eta EITBk babestuta eta EPEren eta IBAIAren lankidetzarekin.
Zinemira LEHIAKETA: Euskal Zinemaren Irizar Saria
(Mundu mailako estreinaldiak)
1615eko ekainean, 86 euskal balea-arrantzalek Islandiako iparraldeko ur hotzetaraino nabigatu zuten, Martín de Villafranca, Pedro de Aguirre eta Esteban de Tellería kapitainak zituztela buruan. Han, herrialde hartako gertakari beltzenaren protagonista izaten amaitu zuten.
19 urte zituenean, Eduardo Chillida (1924-2002) talentu aparteko atleta bat zen, futboleko mito bihurtzeko bidean. Baina partida batean izandako lesio izugarri batek betiko aldendu zuen kirol profesionaletik. Une horietan inork ez zuen susmo, Pilar Belzunce bikotekideak izan ezik, Hernaniko atezain gazte hura bere patua berridaztekotan zegoela, eta hamarkada batzuk beranduago XX. mendeko eskultore garrantzitsuenen artean hilko zela. Chillida: Esku Huts ez da biografia konbentziala, baizik eta artista paregabe bat –bere obraren, zortzi seme-alaben eta gertueneko lankideen bitartez bizirik jarraitzen duen pertsona bat– gogora ekartzeko lan poetiko eta intimista.
Dokumentala Euskadiko Alderdi Sozialistaren orduko presidentearen, Jesús Eguigurenen, eta Batasunako buru Arnaldo Otegiren arteko elkarrizketekin hasten da. Txilarre baserrian (Elgoibar, Gipuzkoa) egin ziren, 2000tik 2004ra bitartean. Josu Ternerak eta Eguigurenek Suitzan izandako bilerei buruz hitz egingo dute, baita bilera horietan izandako faseei buruz –direla onerako, direla txarrerako–. Tartean, bidaia gehiago Suitzara eta Norvegiara. Horrez gain, ezker abertzalearekin izandako elkarrizketak ere kontatuko dizkiote elkarri. Askotan parte hartuko du Josu Jon Imazen et a Iñigo Urkulluren EAJek, halaber. Ordura arte aurreratutako lan guztia desegitear geratuko da, alabaina, ETAra zuzendaritza militar berri bat iristen denean: Francisco Javier López Peña "Thierry", erakundearen mutur gogorrenaren ordezkaria.
Euskal Herriaren idiosinkrasiak basoan eta zuran ditu bere zimenduak. Dokumental honetan antzinarotik etorkizunerako bidaia bat egingo dugu, eta pertsonaren eta zuraren arteko harremana erakutsiko. Horretarako, aukeratutako pertsonen bizi-esperientzia erabiliko dugu, eta mundu osoan prestigoa duten espezialista batzuen iritziak ekarriko, historiaren eta istorioen konbinazio poliedriko baten bitartez basoaren eta zuraren gako nagusiak erakusteko: lehengoak, oraingoak nahiz gerokoak.
Pello, banku-sukurtsal bateko zuzendaria, delitu ekonomikoengatik atxilotu dute. Bere nagusia ere inplikatuta dago, eta Pellok, bakarrik utzi duela konturatzean, kartzela ekiditeko ihes egingo du. Patuaren kapritxo bategatik desahuziatuen elkarte batek okupaturiko etxe batean aurkituko du babesa. Pellok bere kide berrien konfiantza bereganatuko du. Bere asmoa: dokumentazio faltsua lortzeko eta atzerrian bizitza berri bat hasteko behar duen dirua lapurtu nahi die.
Iragan Gunea Berlin filmak Berlineko kaleetan dabiltzan bost pertsona anonimoren erretratua egiten du. Jatorri desberdinekoak guztiak, bakoitzak beste bizitza bat dauka beste nonbait, eta nora joan aurkitzeko ahaleginetan daude.
Zinemagile hasiberri bat hiru laguni segika dabil bidaia nautiko surrealista batean. Bigarren eskuko pedalontzi batean igota, Euskal Herriko kostatik 150 kilometro egiteko asmoa dute. Pedalontzia, tamalez, ez da Kantauri itsasoko uretan ibiltzeko sortua, eta hasi bezain pronto, zoramen bihurtuko da bidaia: ezbeharra, parranda, biharamuna, xamana, hileta eta abar. Hiru "marinel" hauen espedizioa dokumentatzen doan heinean, zuzendaria bidaia paralelo batean murgilduko da.
Zerk bultzatzen du jendea egiten duena egitera? Zer arrazoi bitxi dela-eta dago oraindik, mundu hain indibidualista batean, bere denbora guztia besteei laguntzera ematea erabakitzen duen jendea? Hainbat pertsonaren lekukotzaren bitartez, rara avis horietako bat ezagutuko dugu. Bere bizitzaren zati bat besteei laguntzera eman zuen norbait, berak jakin gabe gure garaiko aldaketa handienetako bat eragin zuena.
Gasteizko Azkena Rock jaialdiko urteroko hitzordua elkargune gisa balioko du, Rock and Rollagatiko grinari, haren nolakotasunari eta gizartean duen aparteko proiekzioari buruz hausnartzeko.
Zinemira lehiaketaz kanpo
Gabrielek Kanarietako sekta baten talde-suizidioaren berri izango du. Haren arreba txikia, urteetan ikusi ez duena, jarraitzaileetako bat zen. Gabriel, irlara bidaiatu, eta desagertutako arrebaren bilaketan murgilduko da.
2003an Audientzia Nazionalak euskaraz idatzitako egunkari bakarra ixteko agindu zuen: Euskaldunon Egunkaria. Egunkaria itxi eta bere zuzendaritzako partaideei ETAko kideak izatea leporatu zieten. 7 urte beranduago, epaiketan, salaketa horien zentzugabetasuna frogatu zen: akusatu guztiak absolbituak izan ziren. Dokumental hau ez da ordea bidegabekeria tamalgarri horien bilduma; lehenengo euskarazko egunkariaren sorrera pozgarri eta itxaropentsua dauka hizpide.
Irrintziaren oihartzunak Mirentxu Loyarteren (Iruñea, 1938) sorkuntza-erbestearen erretratua da. Loyarte anonimotasunean dirauten Europako zinemako emakumezko aitzindari ausartetariko bat da; burutugabeko proiektuak gorabehera, Loyartek ez dio inoiz zinemagilea izateari utzi.
Gizadiak hainbat modutara ikusi eta bizi izan du heriotza. Pentsa genezake gure modua beste bat dela, baina pentsa genezake ere hain dela berezia eta desberdina, iraganeko koherentzia erlatiboa ere hautsi egiten duela. Mara-mara, euskaraz, elurrak lurraren aurka egiten duen soinua da. Argiak eta iluntasunak zeharkatzen dute film hau, zeina Piriniotan filmatu baitzen, elur-denborale batean.
Fermin Muguruza The Big Easy-ra joango da, hiriak liluratuta, disko bat grabatzera: Irun Meets New Orleans, non bere lan-ibilbideko zortzi abesti moldatzen baititu, New Orleanseko doinuetara egokitzeko, eta hiriko bi klasiko interpretatzen. Dokumental bat ere filmatuko du, Nola?, Katrinatik hamar urtera dagoen egoerari buruz. Hori guztiori, hango eszenatokietako onenaz inguratuta: hasi Preservation Hall Jazz Band talde historikotik eta Katey Red bounce-kantarira arte, baita Galactic, Dr. John eta Trombone Shorty-ren lankidetzak ere.
Mundu osoan 10 milioi armeniar daude. Horietatik 3 milioi gaur egungo Armeniako errepublika independentearen mugen barruan bizi dira; gainerako 7 milioiak, berriz, hainbat herrialdetan sakabanatuta daude. Armeniar diaspora delakoa osatzen dute. Haiek guztiek, hala barrukoek nola kanpokoek, sentimendu bera daramate beren baitan, ia sakratua, Armenia aldi berean bikain eta atsekabetuarekiko.
Esku pilotari buruzko film dokumentala, pilotariaren eta pilotaren arteko harreman fatidikoaren inguruan ardaztua. Protagonistek beren partidarako pilota egokienak bilatzeko duten obsesioari jarraituz, modernitatea iritsita ere bere pasio existentziala alboratu ez duen herrialde batean barneratuko da filma.
Georgia, 90eko hamarkada. Bi familia onik atera dira, gorputzez behintzat, Abjaziako autonomian izandako gerra labur baina suntsitzailetik. Irabazi duen aldeko kide direnez, galtzaileek bertan behera utzi dituzten etxeak egokituko zaizkie. Hala ere, ez dira gauza izango bizitza berri baketsu bat eraikitzeko.
Zinemira Kimuak
(profesionalentzat eta akreditaziodunentzat soilik)
Zinemira sailean, halaber, Kimuak 2016 programako film laburren aukeraketa bilduko da. Kimuak-ek, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Euskadiko Filmategiaren arteko ekimenak, urteko film labur nabarmenenak zabaltzea du helburu. Aurten, zazpi film labur sartu dira Kimuak programaren aukeraketan.
Santa Agata bezperako ospakizunaz baliatuta, Maialen Lujanbio bertsolariak genero-indarkeriaren aurkako salaketa gogorra egiten du. Bertsoz bertso, indarkeria matxistaren askotariko agerpenak salatzen ditu, baita indarkeria hori gainditzeko gure ezintasuna ere. Kopla horiek aitzakia hartuta, hogei euskal artista gaztek sorkuntza-lan kolektibo bat zuzendu dute, zenbait animazio-teknika erabilita.
Errepide bat ezerezaren erdian. Auto bat. Bizikleta bat. Bi pertsonaia bakarti, gauza beraren bila. Eta topo egingo dute.
Adem Lethani torturatu egin dute eta garaje abandonatu batean dago, eskuloturik. Eskuak lotzen dizkion soka apurtzen saiatzen da, baina 4 X 4 bat garajera sartuko da orduan, eta argia piztuko dute.
Etxeko Andreen auzoa. Lo Ezinak Jotakoen distritua. Ama Ezezagunaren kioskoa. Emakume Bakartien lurpeko bidea. Gure hormek gure maiteak omentzen dituzte.
Euskal herri txiki batean, 1925ean, Mikel Martikorenaren emaztearen hilbeila egiten ari dira, Inge gaztearena, ustekabean hil baita. Herriko indar bizien bisita jaso dutelarik, Martin, familiaren patriarka, Joanes seme ertaina falta delako kezkaturik dago. Joanes, Teologia ikasi zuenetik, eroturik dabil, eta hara eta hona dabil mendian, hilen piztuerari buruz predikatzen.
Maitanek sabaian itogin bat dutela jakinaraziko dio Iosuri, bere senarrari. Iosuk goiko pisura joko du, kontua argitzera, baina bisitak ustekabeak ekarriko dizkio.
Bikote-harremana hautsi eta urte batzuetara, Taniak eta Joseanek topo egingo dute energia berriztagarriei buruzko kongresu batean. Taniak gauza asko ditu Joseani esateko...
ZINEMIRA SARIA
Ramón Barea aktore eta errealizadoreak Zinemira saria jasoko du aurten. Donostia Zinemaldiak eta EPE/APV eta IBAIA ekoizle-elkarteek banatzen dute sari hori, euskal zinemaren pertsona ospetsu baten ibilbidea omentzeko. Hain zuzen, Euskal Zinema eta ETB Galan banatuko da Zinemira saria, Victoria Eugenia Antzokian, Agirre Lehendakaria dokumentalaren eta Igelak fikzio-film luzearen estreinaldia baino lehen.
Ramón Barea Bilbon jaio zen, 1949an. (Autodidakta, nahiz eta nahiago izango zukeen irakasleak eduki). Meza-mutila izan zen bere parrokian, baita atabalaria eta txakur-toreatzailea ere Bilboko Plaza Barrian. Gazte-gaztetatik liluratu zuen antzezpenak eta berehala, 70eko hamarkadan, Cómicos de la Legua eta Karraka izeneko antzerki independenteko bi talde sortu eta haietan jardun zuen aktore-lanetan. 24 urterekin espektakuluaren munduan bete-betean murgildu aurretik, enplegatua eta funtzionarioa izan zen, eta Hezkuntza Zientziak ikasi zituen. Taula gaineko bere lanagatik ez ezik, Barea dramaturgo eta antzerki-zuzendari gisa ere nabarmentzen da.
Gaur arteko obren artean, honako hauek nabarmendu daitezke: Bilbao Bilbao musikala, Oficio de Tinieblas 5 (Camilo José Celaren zenbait testutan oinarrituta), Okupado, Euskadifrenia, Ubú Emperatriz, La Palanca Gran Cabaret, Hoy última función, El hombre que confundió a su mujer con un sombrero, Orquesta de señoritas… ehun obra inguru, guztira.
Hauek dira aktore gisa egin dituen azken lanak: Los perjuicios del tabaco, A. Txekhovena, Ur Teatrorekin; Max Estrellaren papera Luces de Bohemia obran, Prósperorena William Shakespeareren La Tempestad obran, eta Meneniorena Coriolano obran, hirurak Helena Pimentaren zuzendaritzapean; On Kixoteren papera Morir cuerdo y vivir loco obran, Fernando Fernán Gómezek idatzia eta zuzendua, Zentro Dramatiko Nazionalerako eta Aragoiko Zentro Dramatikorako; El chico de la última fila eta Cartas de amor a Stalin, Juan Mayorgarenak, Ur Teatro konpainiarekin berriz.
Antzerkirako egin dituen lanen artean, nabarmentzekoak dira honako hauek: Pérez Galdós zaharraren papera, J. López Mozoren Puerta del Sol obran, Juan Carlos Perez de la Fuenteren zuzendaritzapean; Luis XV.aren papera S. Gitryren Beaumarchais obran, J.M. Flotatsek zuzenduta; Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalarekin, Ernesto Caballeroren zuzendaritzapean, En la vida todo es verdad y mentira, Calderónena, Focas tiranoaren paperean; Montenegro (Comedias Bárbaras), Zentro Dramatiko Nazionalean, Ernesto Caballeroren zuzendaritzapean, Juan Manuel Montenegroren paperean; Confesiones de San Agustín, Juan Carlos Perez de la Fuenteren zuzendaritzapean.
Antzerki-zuzendari gisa, hauek ditu lan berrienak: El hombre que confundió a su mujer con un sombrero, Oliver Sacks neurologoaren saiakeran oinarritua (dramaturgiaz ere arduratu zen); El hombre de los dados, Luke Rinhard-ena (dramaturgiaz ere arduratu zen); El buscón, Templanza Produccionesentzat; Emma, Howard Zinn-ena, Bilboko Arriaga Antzokirako; Bilbao Bilbao errebista musikalaren itzulera; Ecografías, Karmele Jaiorena, Makiescénicarentzat; Esencia patria, Pabellón 6eko Antzerki Laborategiarentzat; Orquesta de señoritas, Jean Anouilh-ena; Romeo y Julieta, Pabellón 6eko Gazte Konpainiarentzat.
Aipagarria da bere ibilbide profesionalean inoiz ez duela izan, eta gaur egun ere ez duela, agenterik.
Zinemari dagokionez, La fuga de Segovia filmarekin ekin zion bere karrerari, 1981ean, euskal aktore eta teknikarien belaunaldi oso batekin batera. Harrezkero eta etenik gabe ehundik gora film luzetan eta berrogeita hamar bat film laburretan parte hartu du. Enrique Urbizurekin lan egin du (Todo por la pasta, 1991), Pablo Bergerrekin (Blancanieves, 2012), Imanol Uriberekin (La muerte de Mikel, 1984; Adiós, pequeña, 1986; El rey pasmado, 1991), Álex de la Iglesiarekin (Muertos de risa, 1999; La comunidad, 2000; 800 balas, 2002), Montxo Armendárizekin (Silencio roto, 2001), Juanma Bajo Ulloarekin (La madre muerta, 1993), Gracia Querejetarekin (Cuando vuelvas a mi lado, 1999; Siete mesas de billar francés, 2007), Borja Cobeagarekin (Negociador, 2014) eta Lara Izagirrerekin (Un otoño sin Berlín, 2015).
Telebistan, azken urte hauetako telesail ezagunenetako batzuetan parte hartu du: Compañeros, Periodistas, Aquí no hay quien viva, Hospital Central, Policías, en el corazón de la calle, Plan América edo Acusados, baita minisailetan ere, hala nola Adolfo Suárez eta Yo soy el solitario sailetan. ETBrentzat, Detrás del sirimiri programako eszenaratzeaz arduratu zen, eta Flamingo Berria telesaileko gidoiak zuzendu eta koordinatu zituen. Fernando eta David Truebak zuzendutako TVEko El peor programa de la semana mitikoko kideetako bat ere izan zen.
Zinema-zuzendari gisa 1996an egin zuen debuta, Adiós Toby, adiós film laburrarekin, zeina Canneseko Kritikaren Asterako hautatua izan zen. Bere bigarren film laburrarekin, Muerto de amor, Cannesen izan zen berriro. Lehen film luzea 1999an zuzendu zuen: Pecata minuta, Elena Irureta eta Mariví Bilbaorekin. Zuzendu zuen hurrengo filma, eta oraingoz azkena, El coche de pedales izan zen, 2004an, Álex Angulorekin. Arte eszenikoei eta antzerkiko lan-prozesuei buruzko zenbait dokumental ere egin ditu Ur konpainiarekin.
Bere ibilbidean zehar jaso dituen sari guztien artean, hauek nabarmendu daitezke: Huelvako Zinema Iberoamerikarreko Jaialdiko aipamen berezi bat, Enrique Gabrielek zuzendutako En la puta calle (1997) filmagatik, eta Toulouse Midi-Pyrénéeseko Zinema Espainoleko Jaialdiko saria, El coche de pedales filmagatik. Antzerkian, bost aldiz jaso du Bilboko kritikarien Ercilla saria, zuzendari gisa egindako beste horrenbeste lanengatik. Hollywoodeko Oscarretaraino ere iritsi da, Borja Cobeagaren Éramos pocos film laburrean izan zuen parte-hartzeari esker.
Euskal Aktoreen Batasunaren saria, Arte Eszenikoen Max saria eta Antzerkiko Sari Nazionala ere irabazi ditu.
Euskal Zinemaren Gala / ETB gALA
Pello, banku-sukurtsal bateko zuzendaria, delitu ekonomikoengatik atxilotu dute. Bere nagusia ere inplikatuta dago, eta Pellok, bakarrik utzi duela konturatzean, kartzela ekiditeko ihes egingo du. Patuaren kapritxo bategatik desahuziatuen elkarte batek okupaturiko etxe batean aurkituko du babesa. Pellok bere kide berrien konfiantza bereganatuko du. Bere asmoa: dokumentazio faltsua lortzeko eta atzerrian bizitza berri bat hasteko behar duen dirua lapurtu nahi die.
ETB Emanaldiak
Iragan Gunea Berlin filmak Berlineko kaleetan dabiltzan bost pertsona anonimoren erretratua egiten du. Jatorri desberdinekoak guztiak, bakoitzak beste bizitza bat dauka beste nonbait, eta nora joan aurkitzeko ahaleginetan daude.
Zerk bultzatzen du jendea egiten duena egitera? Zer arrazoi bitxi dela-eta dago oraindik, mundu hain indibidualista batean, bere denbora guztia besteei laguntzera ematea erabakitzen duen jendea? Hainbat pertsonaren lekukotzaren bitartez, rara avis horietako bat ezagutuko dugu. Bere bizitzaren zati bat besteei laguntzera eman zuen norbait, berak jakin gabe gure garaiko aldaketa handienetako bat eragin zuena.
Paris da José Antonio Agirrek pairatutako erbestea ondoen adierazten duen hiria. Hiri horrexetan kokatzen da dokumental hau: gerra kulturaren bitartez egitea erabaki zuen lekuan.
Beste sailetako euskal produkzioak
Erabat edo zati batean euskarazkoak diren filmak
Euskaraz bikoiztutako haur-filmak
Zinemira Euskaraz programaren barruan, Zineuskadiren laguntzaz, haurrentzat pentsatutako film-aukeraketa bat eskainiko da, euskaraz bikoiztua.
Horrez gain, belodromoan goizero emango da Karsten Kiilerich-en Albert filma, euskaraz eta gazteleraz bikoiztua.
Euskarazko azpitituluak dituzten beste sailetako filmak