Irailaren 21ean, 22an eta 23an izango da foroa, 63. Donostia Zinemaldiaren barruan
Ibermedia proiektua (Ez du sariketan parte hartuko)
Donostia Zinemaldiak Europa-Latinoamerika I. Koprodukzio Foroa jarri zuen abian 2012an. Honako hauek ditu helburu nagusi Foroak: ikus-entzunezko proiektuen garapena bultzatzea, profesionalen arteko lankidetza sustatzea eta nazioarteko merkatu berrien irekitzea bultzatzea.
Koprodukzio Foroa garatzen ari diren proiektuei zuzenduta dago, eta han Europako zein Latinoamerikako zinema-proiektuek har dezakete parte.
Proiektuen arduradunek, pitching saioetan, zinemagintzako kideei aurkez diezazkiekete beren egitasmoak; horretarako, agenda pertsonalizatua izango dute, profesionalekin hitzorduak zehaztearren.
Zinemaldiak 2015ko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Proiektu Onenaren Saria emango dio hautatutako proiektuetako baten ekoizleari; hari esker irabazleak 10.000 euroko jasoko ditu Egedaren eskutik (Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundea).
Foroan bertan, zenbait ekimen izango dira; alde batetik, parte-hartzaileen artean topaketa informalak sustatzeko, eta, bestetik, ikus-entzunezko industriaren gaur egungo eta etorkizuneko funtsezko alderdien inguruko esperientziak eta ezagutza trukatzeko.
Horrez gain, elkargune bat eskainiko die Donostiara etorriko diren industriako profesionalei, eta matchmakers talde bat izango da harremanak errazteko.
Donostiako foroari jarraipena emanez eta Canneseko Zinema-jaialdiko Marché du Film ekimenarekin eta Argentinako Zinemaren eta Ikus-entzunezko Erakundearekin (INCAA) sinatutako Forjando Alianzas lankidetza-hitzarmena dela-eta, proiektu hauetako batzuek nazioarteko ibilbidean aurrera egin ahal izango dute; dela Ventana Sur jaialdiko merkatuan, dela Cannesko Producers Network sarearen hurrengo edizioan. Ibilbide horrek nabarmen lagunduko die filmoi nazioartean sustatzen.
Europa-Latinoamerika IV. Koprodukzio Foroko ekintzen egitaraua
Bigarren urtez, Donostia Zinemaldiak arreta berezia eskainiko dio Kanadari, herrialde horretako Telefilm Canada korporazioarekin lortutako akordioari esker. Hala, Kanadako hamabi produktore eta banatzailez osatutako ordezkaritza bat Donostian izango da Zinemaldia ezagutzeko, kontaktu profesionalak egiteko eta Koprodukzio Foroan zein Industry Club sailak antolatutako gainontzeko jardueretan parte hartzeko.
Laguntzaileak:
TELEFILM CANADA-k ondorengoen babesa du: