"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
ZINEMA IKASLEEN NAZIOARTEKO TOPAKETETAKO EPAIMAHAIBURUA
Benedikt Erlingsson (Presidentea) |
Zinema Eskolen Nazioarteko Topaketaren sarien helburua zinemagintzaren teknika eta lengoaia ikasteko gogoa duten ikasleen etorkizuneko lanak bultzatzea eta babestea da. Horrez gain, aukeratutako laburmetraien internazionalizazioa eta distribuzioa bultzatzea ditu helburu.
Epaimahai berezi batek, Topaketan parte hartuko duten eskoletako ikasleez osatutakoak, eta zinema munduko profesional ezagun bat buru izango duenak, sarien irabazleak aukeratuko ditu.
Berariazko epaimahai batek, euskal zentro ikasleek eratuta, HUHEZI-ko irakasle batek koordinatuta eta Orona Fundazioko Garapen Zuzendaritzak zuzendutakoa, Orona Sariabanatuko du Topaketako laburmetrai berritzaileenari. Honekin, 5000 euroko saria emango zaio laburmetraiaren zuzendariari.
Epaimahai berezi batek Torino Award-arekin sarituko du Topaketan parte hartzen duen zuzendari bat. Sari honi esker zuzendari honek TorinoFilmLab-eko programa batean parte hartzeko aukera izango du sariaren esleipenaren hurrengo bi urteetan.
BERRIAK