Gazteriaren Epaimahaia 18 eta 25 urte bitarteko 200 gaztek baino gehiagok osatzen dute.
Gazteriaren Epaimahaian sartzea borondatezkoa da, eta, sartuz gero, saria lortzeko hautagai diren film guztiak ikusteko konpromisoa hartzen da. Epaimahaikideek, egunean hainbat bozka egingo dituzte Gazteriaren EZAE Sariaren filme irabazlea aukeratzeko. Horizontes Latinos Saileko zuzendarien lehen eta bigarren lanak, eta Zuzendari Berriak Saileko filmeak dira. Beraz, batez – beste gazteek hiru film ikusiko dituzte egunean.
Botazioen emaitza egunero iragarriko da Zinemaldiko egunkarian eta Zinemaldiko web orrialde ofizialean, baita Kursaaleko ate ondoan kokaturiko pantailan.
Epaimahaiko gazteek eurek antolatzen dute sari-ematea. Sarituari dagokion plaka Kursaaleko Ganbera aretoan antolatutako Gazteriaren Itxiera Ekitaldian ematen da, film irabazlea berriro proiektatu aurretik.
Gazteriaren EZAE Saria zerikusia duten ekitaldiei amaiera emateko festa bat antolatuko da Donostiako diskoteka ezagun batean, bertan gazteei pelikuletako lan-taldeekin biltzeko gonbita luzatzen zaielarik.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu honako telefono zenbaki honetara:
943 481212. Bestela, idatzi helbide elektroniko honetara: juventud@sansebastianfestival.com
BERRIAK
Azken urteetako film irabazleak, honako hauek izan dira: