"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Aurtengo berrikuntza gisa, Donostia Zinemaldiak arreta berezia eskainiko dio Kanadari, herrialde horretakoTelefilm Canada korporazioarekin lortutako akordioari esker. Hala, Kanadako hamaika produktorek osatutako ordezkaritza bat Donostian izango da Zinemaldia ezagutzeko, kontaktu profesionalak egiteko eta Koprodukzio Foroan zein Industry Club sailak antolatutako gainontzeko jardueretan parte hartzeko.
Laguntzaileak:
TELEFILM CANADA-k ondorengoen babesa du: