"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Alberto Rodríguezek (Grupo 7) berriz ere zinema beltzari heldu dio, Raúl Arévalo, Javier Gutiérrez eta Antonio de la Torre protagonista dituen thriller honekin. Ideologikoki aurkakoak diren bi poliziari espedientea irekiko diete eta paduretako herri urrun batera, bi neraberen desagerketa ikertzera, joatera zigortuko dituzte. Han, hiltzaile basati bati aurre egin beharko diote, iraganari tinko atxikirik dagoen komunitate batean.