Wim Wendersen dokumental berriak Cannesko zinema-jaialdian Un Certain Regard saileko Sari Berezia eskuratu zuen. Azken 40 urteetan, Sebastião Salgado argazkilariak bizitza osoa kontinente batetik bestera bidaiatzen eman du, etengabe aldatzen joan den gizadiaren pausoei jarraituz. Azken urteetako historiako gertakari garrantzitsuenetariko batzuen lekukoa izan da: nazioarteko gatazka, gosete eta exodoena. Orain, gizakien esku-hartzerik gabeko lurraldeak, flora eta fauna basatiak eta egundoko paisaiak dauzkaten lurraldeak, bilatzen aritzea erabaki du, gure planetaren edertasunari omenaldia egiten dion argazkilaritza-proiektu erraldoi baten barnean. Sebastião Salgadoren bizitza eta lana azken bidaietan lagun izan zuen semeak, Julianok, eta argazkilari ere baden Wim Wendersek ezagutaraziko dizkigute.
Espainiaren eta Argentinaren arteko koprodukzio bat da (Espainiaren kasuan, El Deseo ekoizpen-etxeak parte hartu du), eta aurtengo Cannesko zinema-jaialdiko Sail Ofizialean estreinatu dute. Berdintasun ezak, bidegabekeriak eta bizi dugun munduaren exijentziak estresa edo depresioa eragiten diote jende askori. Batzuk lehertu egiten dira.
Zinema-ibilbidearen hasierako road movie-a eta komedia da, Frantziako Uhin Berriaren omenezkoa. Berlingo zinema-jaialdiko Panorama sailean opera prima onenaren saria irabazi zuen; Tribecako zinema-jaialdian, aldiz, argazki onenaren saria eta epaimahaiaren aipamen bat. Tomás nerabearekin moldatzea zaila bihurtu denez, amak Mexiko Hirian ikasten ari den anaia nagusiarekin bizitzera bidaliko du. Tomásek Epigmenio Cruzen kasete bat eraman du, aitarengandik oinordetzan hartua. Hirukoteak bere idoloa ospitale batean hilzorian eta bakarrik dagoela jakitean, auto herdoildua hartzea eta rock izar zaharrari begirunea adieraztera joatea erabakiko du.
Peruko gastronomian barrena egindako bidaia, Gaston Acurio chefak gidatuta. Acuriok sukaldaritza erabili nahi du bere herrialdean aldaketa eragiteko. Sukaldaritzaren boterearen egunerokoa bizi duen herrialde baten istorioak, ametsak eta gazi-gozoak.
Christian Petzold zinemagileak (Berlineko zinema-jaialdiko zuzendari onena Barbara lanarekin) bere azken filma aurkeztuko du Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean, eta Nina Hoss izango du oraingoan ere protagonista. Traizioa egin ostean, kontzentrazio-eremu batera eraman zuten emakume abeslari bat. Aurpegia erabat desitxuratuta itzuliko da eta maila goreneko zirujau bati aurpegia atzera itxuratzeko eskatuko dio, ahal den neurrian lehengo tankera bera izateko. Ebakuntzatik osatu ondoren, bere senar piano-jotzailearen bila hasiko da. Baina ez du espero zuena topatuko.
Alberto Rodríguezek (Grupo 7) berriz ere zinema beltzari heldu dio, Raúl Arévalo, Javier Gutiérrez eta Antonio de la Torre protagonista dituen thriller honekin. Ideologikoki aurkakoak diren bi poliziari espedientea irekiko diete eta paduretako herri urrun batera, bi neraberen desagerketa ikertzera, joatera zigortuko dituzte. Han, hiltzaile basati bati aurre egin beharko diote, iraganari tinko atxikirik dagoen komunitate batean.
Noraino irits ote daitezke pertsona ondraduak, tragedia batek bidezkoa eta bidezko ez dena nahaspilatzen baditu? Susanne Bier zuzendariak (ingelesez besteko film onenaren Oscar sariaren irabazlea 2011n, In a Better World filmarekin) eta Anders Thomas Jensen gidoilariak drama harrigarri eta hunkigarria sortu dute, kontatuz zeinen erraz gal dezakegun justiziaren sena pentsaezinari aurre egiten diogunenan eta bizitza kinka larrian ikusten dugunean. Egoera sinesgaitzetan dagoen jende arruntari buruzko istorio hunkigarria.
Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga hiru emakumeren, lore sorta batzuen presentzia hutsak alteratutako hiru bizitzaren inguruko istorio honekin lehiatuko dira Sail Ofizialean. Loreek ahaztuta ziruditen sentimentuak piztuko dituzte emakumeengan...
Benetako gertaeretan oinarritutako drama bat da, Oscar sari bat jasotako Danis Tanovicek zuzendua (No Man's Land). Saltzaile gazte batek, zabaltzen aritu den haurrentzako botika baten ondorioak ezagutzeak atsekabetuta, botika ekoizten duen enpresa multinazionalari aurre egingo dio.
François Ozon zinemagilearen film berria (2012an Urrezko Maskorraren irabazlea). Bi emakumeren arteko istorioa kontatzen du, txikitako lagunak. Biak ezkondu egingo dira, eta batek haurtxo bat izango du. Handik denbora laburrera, amak gaixotasun larria izango du, eta lagunari agintaraziko dio haurra eta senarra zainduko dizkiola. Heriotzaren ostean, lagunak erabakiko du senarra eta haurra ikustera joatea. Baina sekulako ezustekoa hartuko du.