"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinema Ikasleen Nazioarteko XIII. Topaketako epaimahaia honako herrialde hauetako eskoletako ikasleek osatzen dute: AEB, Alemania, Argentina, Espainia, Frantzia, Kuba, Lituania, Serbia, Suitza, Hungaria, Iran eta Israel. Epaimahaiaren burua Laurent Cantet da eta denen artean, honako sari hauek ematea erabaki dute:
Greenland Oren Gerner-ena
Minshar for Art (Israel)
Panavision sariari esker zuzendariak honako hau eskuratuko du: lau astez filmatzeko Genesis HD kameraren eta Primo lente estandarren lagapena edo 10.000 euroko mailegua Panavision materiala alokatzeko Saria hautatutako film laburraren zuzendariari emango zaio.
FREAK Agentziako sariari esker zuzendariak honako hau eskuratuko du: balio artistikoaren arabera, aukeratutako 50 nazioarteko zinema jaialditara aurkezten eta doan bidaltzen du Freak Agentziak. Era berean, nazioarteko salmentak esklusiban kudeatuko ditu mundu osoan, film laburra ekoitzi duen eskolaren herrialdean izan ezik.
BioBio Cine – DuocUC sariari esker laburmetrai hau BioBio Cine, Festival Internacional de Concepción-eko (Txile), aukeraketan sartuko da zuzenean.
Les Oiseaux-tonnerre, Léa Mysius-ena
La Fémis (Frantzia)
Idle, Raia Al Souliman-ena
National University of Theatre and Film (Errumani)
Orona epaimahaiak Mondragoneko Unibertsitateko eta Esciviko ikasleez osatuta, Mondragoneko Unibertsitateko irakasle batez koordinatuta eta Orona Fundazioko Garapen Zuzendaritzaren presentziarekin, hurrengo saria ematen du:
Onno de Onwetende / Onno the Oblivious, Viktor van der Valk -ena
Netherlands Film Academy (Herbehereak)
Orona Sariarekin laburmetraiaren zuzendariak 5.000€ gordin jasoko ditu.
Savina Neirottik, TorinoFilmLab-eko zuzendariak, TorinoFilmLab-aren ordezkari bezala hurrengo saria ematen du:
Mia Spengler, directora de Nicht den Boden berühren / Don't Hit the Ground
Filmakademie Baden-Württemberg GmbH (Alemania)
Sari honi esker zuzendari honek TorinoFilmLab-eko programa batean parte hartzeko aukera izango du.
Jardueraren sustatzailea:
|
Laguntzaileak:
|