"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
X. Lau Haizetara dokumentalen Koprodukzio Foroa 2014ko irailaren 25ean osteguna egingo da, 62. Donostia Zinemaldiaren esparruan (www.sansebastianfestival.com).
LAU HAIZETARA foroak ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko profesionalak elkartzen ditu urtero, Europako eskualde handien artean koprodukzio-harremanak sustatzeko xedez. Foroaren jardunaldia bi zatitan garatuko da: goizez pitching saioak egingo dira, eta ekoizleek beren proiektuak azalduko dituzte europar commissioning editoreen panel baten aurrean. Arratsaldean, paneleko kideen eta hautatutako proiektuen ordezkarien arteko bilera indibidualizatuen agenda bat ezarriko da. Proiektu guztiak profesional adituek aztertuko dituzte prestaketa-tailer batean, pitchinga baino bi egun lehenago.
Beren proiektuak aurtengo Foroan parte hartzeko aurkeztu nahi dituzten enpresek 2014ko uztailaren 11 baino lehen egin behar dute, antolatzaileek beren webgunean eskura jartzen duten formularioa betez: www.lauhaizetara.eu.
Antolatuta:
Laguntzaileak: