71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Logotipoa
Gure logoa nola erabili

Donostia Zinemaldiko logotipoa hautatutako filmeek, babesle ofizialek, laguntzaileek, hornitzaileek eta Zinemaldiaren inguruan informatuko duten komunikabideek bakarrik erabili ahal izango dute. Gainera, logotipoa erabiltzeko, antolatzaileek baimena eman beharko dute aldez aurretik.

ZINEMALDIAREN marka, logotipo, anagrama, produktu eta jarduera guztiak jabetza industrialari, intelektualari eta markei eta publizitateari buruzko legeen eta xedapenen bidez babestuta daude, baita arlo horiek –eta bereziki, egile-eskubideak– arautzen dituzten nazioarteko hitzarmenen bidez ere.

ZINEMALDIAK egokiak diren lege-akzioak erabili ahal izango ditu debeku hori urratzen duten pertsonen edo erakundeen kontra, bere irudi publikoko eskubideak defendatzeko.

ERABILERA ZUZENA

Honako logotipo hauek dira adibideetako batzuk. «Deskargak» orrian, bertsio guztiak eskuratu ahal izango dituzu osorik eta eguneratuta.


ERABILERA OKERRAK

Jarraian, erabilera okerren adibide batzuk agertzen dira.

Bere elementuren baten eskala aldatzea.
Elementuren bat ezabatzea.
Markaren elementuren bat loditzea.
Zehaztutakoa ez beste gama kromatiko bat erabiltzea.
Markaren zati bat aldatzea edo ez jartzea.
Markaren edo berau osatzen duten elementuen zabalera edo luzera libreki eraldatzea.
Bestelako tipografiak erabiltzea.
Marka edo bere elementuren bat biratzea edo iraultzea.
Irakurgarritasuna murrizten duen hondo baten gainean kokatzea.
Sailaren logotipoa
Sarien logotipoa
Babesle, kolaboratzaile eta hornitzaile ofizialentzako logotipoak
 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: